Estatutuaren etorkizuna


Asteazkenean eztabaida polita eduki genuen Legebiltzarrean Estatutuari buruz. Hona hemen nire interbentzioaren zati bat euskal sozialisten izenean:

"Esan duzuen bezala, badira batzuk normalkuntza politikoa eta erabakitzeko eskubidea elkarrekin lotzen dutenak. Alabaina, gizartearen gehiengo handi batek normalizazio hori terrorismorik gabeko egoerarekin lotzen du, nork bere proiektua bortizkeriaren mehatxu gabe defendatzeko aukerarekin.

Hau dela eta, ez gaude ETAk gauzatutako gatazkari buruz hitzegiten ari, baizik eta Estatuturen garapenaz. Estatutuaren etorkizunaz hitzegitea behar beharrezkoa da gure artean dauden ezberdintasunak gainditzeko. Eta etorkizunean jarriko dugu gure begirada Euskal Sozialistok. Hogeitabatgarren mendeko Euskadi ezin da gure iraganeko historiaren mende egon, gizartea ilusioz beteko duen etorkizuneko proiektuaren mende baizik.

Pasadan hauteskundeetan konpromezu argi batekin aurkeztu ginen eta aurrera eramango dugu. Gobernuak esan bezala, arau honen balioa berresten dugu, denak sartzen garen Euskadi bat marrazten duen elkarbizitzaren marko bat bezala. Estatutua bera da komunitate politiko bihurtzen gaituena eta era berean, gure berezko erakundeetatik, bizitzaren ia arlo guztietan erabakiak hartzen uzten diguna. Estatutuak bermatzen digu geure eskuduntzen arloan erabakiak hartzeko eskubidea.

(...) Orain dela hogeitamar urteetako Estatutuaren lantresnekin edota horietako bat garatuta, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren arazoari aurre egin ahal diogu: berritu dezakegu etxebizitzaren arazoa; lan prekarietatearen kontra borrokatu edo pobreziaren atalasaren azpitik bizi diren euskal famili askoen arazoa murrizten saiatu ahal gara; hezkuntza anitzago baten alde egin dezakegu edo berotegi-efektuaren gasen botatze indizeen txarren hobetzea lortzen saiatu.

Hau dela eta, Euskadiko Alderdi Popularrarekin sinatu dugun akordioan jasotzen denez, hiritarren zerbitzurako gure autogobernuaren bultzada eta hobekuntzaren konpromezua berresten dut hemen.

(...) Esan dudan bezala, Gernikako Estatutua desberdinen arteko akordio bat izan zen, gaur behar dugun akordioa bezala, Estatutua hobetu nahi baldin badugu. Egungo Estatutuak lortu zuen adostasuna berreskuratu eta indartuko duen akordio anitza behar dugu. Adostasunik baldin badago, presarik gabe, sozialistok bide horretan edukiko gaituzue, legebiltzarkideok.

Akordio berri horrek gizarte osoarentzat balio duten oinarrizko printzipio batzuk eduki behar ditu, gure iritziz. Adibidez, duela gutxiko ibilbide historikoa sartu behar da Estatutuan, bere emankortasuna errebindikatuz eta bere legitimotasuna onartzeko konpromisoa sartuz. Edota kapitulu berri bat gehitu beharko litzateke gure nortasunaren aberastasuna adierazten. Hogeitabatgarren mendeko Euskadi ezin da gure iraganeko historiaren mende egon, gizartea ilusioz beteko duen etorkizuneko proiektuaren mende baizik. Baita ere, hiritar gisa dagozkigun eskubide eta betebeharrei buruzko titulu berri bat behar dugu. Edota, adibidez, erabaki publikoak hartzerakoan informazio eta parte hartze handiagorako konpromiso bat gehitu beharko genuke. Eta noski, Gernikako Estatutuak izan dituen argi-itzalen ebaluazio serio eta egiazkoa egin beharra dago; eta eskuduntzen, kanpoko ekintzen eta Europar Batasunekiko eta Estatuarekiko harremanen arauak berrikusi.

Esan dut dagoeneko, Estatutuaren erreforma ez dela gure lehentasuna. Dena dela, etorkizunera begira, argi eta garbi utzi nahi dut sozialisten izenean, erreformaren edukia garrantzitsua izanik ere, askoz ere garrantzitsuagoa dela erreforma horretarako prozedura. Eta Euskadin prozedurak ezin du besterik izan akordio anitz bat lortu eta erreforma Legebiltzarrak onartu; Gorte nagusietan eztabaidatu eta onartu, alegia; eta Euskadin erreferenduma egin, lortutako akordioa berresteko. Horren errez eta horren zail.(...)"

Comentarios

Entradas populares de este blog

Pan y circo

Los verdaderos patriotas vascos