Berri on bat dela iruditzen zait Euzko Alderdi Jeltzaleak kontsentsu politikekin bat egin nahi izatea eta erakundeen egonkortasunaz kezkatuta egotea. Euskal Sozialistok lortutako kontsentsuak berrindartzeko alderdi hau barneratzearen alde agertuko gara eta ahalegin guztiak egingo ditugu helburu hau lortzeko. PP-rekin lortutako akordioa ez da inolaz ere baztertzailea. Alderantziz, legebiltzar indarrekin beste harreman eta akordioak izatea gaitzen du. Baina EAJ-ri ere bi kontu argi utzi nahi nizkioke. Lehena, Eusko Jaurlaritza gidatzen dutenak Patxi López eta PSE direla. Beraz, EAJ ez dadila nahas, dirudienez, ez bait du bere funtzio berria bere gain behar bezala hartu. Hala nola, beraiek ikusiko dute, baina gero eta denbora gehiago eman liseriketa egiten, orduan eta okerrago. Eta bigarren kontua, PNV-k benetan erakundeen egonkortasuna lortu nahi badu, ondo legoke erakundeak sortu zituzten tresnak aintzat hartuko balitu: Konstituzioa eta Gernikako Estatutua, alegia. Bada garaia ondo neu...