Revisión de las eólicas
Ayer el Parlamento decidió de forma unánime pedir al gobierno suspender los trámites administrativos de los parques eólicos en marcha y darnos un tiempo para lograr un consenso interinstitucional, político y social para su futura implantación en Euskadi (además de idear un nuevo PTS eólico).
Dejo aquí un extracto de mi intervención en el Pleno de ayer...
"Duela hamabost hilabete Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak ekimen bat aurkeztu zuen Legebiltzar honetan Energia Eolikoaren Lurralde Arloko Plana berrikustea eskatzeko (...) Gaurko honetan harrotasunez esan dezakegu legebiltzar talde guztien eta Eusko Jaurlaritzaren ekimenari esker, Energia Eolikoaren Lurralde Arloko Plan berri bat izango dugula datorren urteetarako. Eskertzekoa da, beraz, Legebiltzar talde guztion borondatea ez-ezik, Eusko Jaurlaritzaren jarrera ona gaurko akordio hau gauzatu ahal izateko.
(...) Horregatik Euskal Sozialisten izenean esan behar dut, gaurko akordioa gizartearentzat ona dela, gaur egungo eta etorkizuneko gizartearentzat alegia.
Legebiltzarkide jaun-andreok, Alderdi Sozialistak energia berriztagarrien eta bereziki, energia eolikoaren, garapena sustatzearen alde dago, zera da, babestu behar diren guneak babestearen alde, besteak beste, Natura Sareko guneak. Eta posizio hortan datza hain zuzen ere sinatu dugun akordioaren lehenengo puntua, eta baita ere bigarrena.
Hau dela eta, Eusko Legebiltzarrak ausartasunez eskatzen du eten daitezela bidean diren parke eoliko guzti-guztien izapide administratiboak. Eta ez ausartasun gutxiagoz, Eusko Jaurlaritzak aipatu du dagoeneko, Legebiltzar honek esaten duena berea egingo duela.
Eta konpromezu honek garrantzi haundia dauka. Ez bakarrik Gobernuak PSEren hauteskunde-konpromezua bereganatzeagatik, baita ere Gobernuak Legebiltzar honi behar bezalako garrantzia ematen diolako energia berriztatzaileen orohar eta bereziki energia eolikoen inguruko akordio politiko, instituzional eta sozial bat lantzerako orduan."

Comentarios