Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como Estatutua

Berri ona

Gaur jakin izan dugu Udalbiltzarekin erlazionatutako hogei persona errugabetzat jo dituela Espainiako Auzitegi Nazionalak. Egunkaria kasuan ezbezala, hainbat urteko espetxe zigorra eskatu zuen Ministerio Fiskalaak, baina ez da frogatu Udalbiltza ETAren proiektu bat denik edo harekin zerikusirik duenik. Nire aburuz, berri ona da hau eta argi eta garbi uzten du beti ez duela Exekutiboaren kriterioa Justiziarekin bat etortzen. Pozten naiz batez ere nire "Matematika Aplikatua"-ren irakasleagatik. Berarekin egon genuen nire taldeko bozeramaileak eta biok duela urte bat eta konfidantza izatea ezkatu genion. Agian berandu, baina gaur jakin izan dugu amaiera. Ia kasu guztietan bezala, berandu, baina amaiera azkenean. Nire gustokoa izan daiteke ala ez, baina epaitza aipatzen duen bezala, "en un estado democrático quedan fuera del ámbito penal la acción política y las manifestaciones ideológicas (...) incluso cuando repugnen a la inmensa mayoría, como ocurre con el silencio o la f...

Estatutua ez dago agortuta, baina bide berriak aztertu daitezke

( Berria -k atzo argitaratutako artikulua) Estatutuaren urtemuga ospatzearen aldekoa da PSE, itun horren inguruan lortutako adostasuna handia izan zelako. Hiru ardatzen inguruan lortutako akordioa dela gogoratu du Oscar Rodriguez PSE-EEko legebiltzarkideak: «Estatutua akordio bat da Euskadin dauden pentsaeren artean, euskal lurraldeen artean, eta EAEko eta Espainiako herritarren eta lurraldeen artean. Hiru oinarri horien balioa azpimarratu beharrekoa da». Jarraitu irakurtzen...

PNV-ren eskaintza benetazkoa al da?

Imagen
Berri on bat dela iruditzen zait Euzko Alderdi Jeltzaleak kontsentsu politikekin bat egin nahi izatea eta erakundeen egonkortasunaz kezkatuta egotea. Euskal Sozialistok lortutako kontsentsuak berrindartzeko alderdi hau barneratzearen alde agertuko gara eta ahalegin guztiak egingo ditugu helburu hau lortzeko. PP-rekin lortutako akordioa ez da inolaz ere baztertzailea. Alderantziz, legebiltzar indarrekin beste harreman eta akordioak izatea gaitzen du. Baina EAJ-ri ere bi kontu argi utzi nahi nizkioke. Lehena, Eusko Jaurlaritza gidatzen dutenak Patxi López eta PSE direla. Beraz, EAJ ez dadila nahas, dirudienez, ez bait du bere funtzio berria bere gain behar bezala hartu. Hala nola, beraiek ikusiko dute, baina gero eta denbora gehiago eman liseriketa egiten, orduan eta okerrago. Eta bigarren kontua, PNV-k benetan erakundeen egonkortasuna lortu nahi badu, ondo legoke erakundeak sortu zituzten tresnak aintzat hartuko balitu: Konstituzioa eta Gernikako Estatutua, alegia. Bada garaia ondo neu...

Estatutuaren etorkizuna

Imagen
Asteazkenean eztabaida polita eduki genuen Legebiltzarrean Estatutuari buruz . Hona hemen nire interbentzioaren zati bat euskal sozialisten izenean: "Esan duzuen bezala, badira batzuk normalkuntza politikoa eta erabakitzeko eskubidea elkarrekin lotzen dutenak. Alabaina, gizartearen gehiengo handi batek normalizazio hori terrorismorik gabeko egoerarekin lotzen du, nork bere proiektua bortizkeriaren mehatxu gabe defendatzeko aukerarekin. Hau dela eta, ez gaude ETAk gauzatutako gatazkari buruz hitzegiten ari, baizik eta Estatuturen garapenaz. Estatutuaren etorkizunaz hitzegitea behar beharrezkoa da gure artean dauden ezberdintasunak gainditzeko. Eta etorkizunean jarriko dugu gure begirada Euskal Sozialistok. Hogeitabatgarren mendeko Euskadi ezin da gure iraganeko historiaren mende egon, gizartea ilusioz beteko duen etorkizuneko proiektuaren mende baizik. Pasadan hauteskundeetan konpromezu argi batekin aurkeztu ginen eta aurrera eramango dugu. Gobernuak esan bezala, arau honen balioa ...