Euskal sozialista legebiltzarkideek uko egin diogu eskolta zerbitzuei
Euskal Sozialistak legebiltzar taldeko kideek uko egin diote Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren ardurapeko bizkartzain zerbitzuak mantentzeari. Euskal legebiltzarkide sozialistak gutxienez azken hamar urteetan elkarbizi izan duten babes zerbitzuei uko egin diete progresiboki, herritarrek eskatutako ordezkaritza lanak egin ahal izateko. Uko egite hau gertatu izan da, legebiltzarkide bakoitzak uste izan duenean zerbitzu horiek alde batera utz zitzakeela, batez ere, 2011ko urriaren 20tik aurrera. Baina orain, prozesua bukatzen da, mehatxu terroristaren desagerpena ziurtatzen dela dirudienean, hainbat kasuetan izan ezik, arrazoi bereziak tarteko. Euskal sozialista legebiltzarkideak eskolta zerbitzuei eskerrak eman nahi dizkiegu, segurtasun indar ezberdin zein enpresa pribatuetatik datozenak, hainbeste urteetan ordain ezineko lan bikaina betetzeagatik. Euren bizitza arriskuan jarri dute besteena babestu ahal izateko eta honen bidez, hainbestetan amestutako askatasunera hurbiltzea ah...