Euskal sozialista legebiltzarkideek uko egin diogu eskolta zerbitzuei

Euskal Sozialistak legebiltzar taldeko kideek uko egin diote Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren ardurapeko bizkartzain zerbitzuak mantentzeari.

Euskal legebiltzarkide sozialistak gutxienez azken hamar urteetan elkarbizi izan duten babes zerbitzuei uko egin diete progresiboki, herritarrek eskatutako ordezkaritza lanak egin ahal izateko.

Uko egite hau gertatu izan da, legebiltzarkide bakoitzak uste izan duenean zerbitzu horiek alde batera utz zitzakeela, batez ere, 2011ko urriaren 20tik aurrera. Baina orain, prozesua bukatzen da, mehatxu terroristaren desagerpena ziurtatzen dela dirudienean, hainbat kasuetan izan ezik, arrazoi bereziak tarteko.

Euskal sozialista legebiltzarkideak eskolta zerbitzuei eskerrak eman nahi dizkiegu, segurtasun indar ezberdin zein enpresa pribatuetatik datozenak, hainbeste urteetan ordain ezineko lan bikaina betetzeagatik. Euren bizitza arriskuan jarri dute besteena babestu ahal izateko eta honen bidez, hainbestetan amestutako askatasunera hurbiltzea ahalbidetu dute. Bizkarzainek posible egin dute Euskadin mehatxatutako kolektiboek euren lana bete izatea; alderdi ezberdinetako politikariek botoa eman dieten herritarren ideiak eta proiektuak defendatzen jarraitzea; epaileek justizia ezartzen eta eskubideak babesten segitzea, terroristena barne; enpresagizon-emakumeak aberastasuna eta lan postuak sortzen Euskadin geratu izana; kazetariak kalean eta erakundeetan egon ahal izana informazioa eskain zezaten.

Aurrerantzean, eta euskal sozialista legebiltzarkideei dagokienez, askatasun gehiagorekin aurre egingo diogu elkarbizitza finkatu behar dugun garai berri honi eta azken hamarkadeetan Euskadin gertatutakoaren oroimena mantentzeko konpromezuari eutsiko diogu. Legealdi honetan agindu genuen herritar libreen, solidarioa, iraunkorra eta lehiakorra agertzen den Euskadi horretatik gertuago gaude.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Pan y circo

Los verdaderos patriotas vascos