Duela hogeitazortzi hilabete Gobernura heldu ginen. Zailak eta gogorrak izan dira hilabete hauek, baina iristerakoan planteatu genituen helburu nagusiei ondo heldu diegu: krisialdiari aurre egin lehenengo egunetik; lasaitasuna ekarri, euskal gizartearen aniztasuna defendatzen; eta bakea eta askatasuna lortzeko zorian baldin bagaude, azkenik, terrorismoari tinko aurre egin diogulako da, hain xuxen ere. Gauza asko aldatu dira, bai, baina gehiago daude aldatzeke. Eta legealdiaren erdialdean agindu genuen bezala, bultzada berri bat emango diogu hiru arlo ezberdinetan erreformak abiatzen, nola Jaurlaritzatik hala Legebiltzarratik: arlo sozialean, Euskadi solidarioagoa izan dadin; arlo fiskalean, fiskalitate progresibo baterantz bidera-tzeko eta iruzur fiskalari aurre egiteko; eta, baita ere, eskumenen eta demokrazia eraberritzearen arloan, erantzun hobeak emateko gizarteari. Lehen esparruan, pasa den uda baino lehen proposatu genuen erreforma, eta orain, gure planteamenduak lege bihurtzetik...