Elkarbizitza demokratikoa eraikitzeko
Urte honen hasieratik euskal politikak bizi dituen gertaeren igarotzea erabat azkarra izan da. Alde batetik, indarkeria guztiak, ETArena barne, baztertzen dituen ohiko ezker abertzalearen alderdi baten estatutuen aurkezpena, oraindik ere linbo juridikoan aurkitzen dena. Beste alde batetik, Konstituzio Auzitegiaren epaia, Bildu alderdiari pasa den hauteskundeetan aurkeztea ahalbidetzen ziona. Aipatu beharrekoa da hauteskunde kanpaina bera ere, zeina alderdi autonomisten eta konstituzionalisten kontrako ia indarkeria presiorik gabeko giro baten garatu zena. Eta, noski, aurreko eskenatoki politikoa apurtzen duten hauteskundeen emaitzak. Honekin batera, Bateragune auziko prozesu judizialean auzipetutakoen adierazpenak… Asko dira, beraz, urte askotan ezarritako dinamikekin apurtzen duen une historikoa osatzen duten elementuak.
Gertaeren erritmo azkar honek ez du ezkutatu behar, ordea, ezker abertzalea izan dela indarkeriaren zilegitzearen eragile izaten jarraitzeari uko egin diona. Baina euskal gizarteak, erakundeak, Zuzenbide Estatuak izan dira MLNVren militar dinamika bukatu dutenak, hain xuxen ere.
Lehendabiziko aldiz, badirudi ezker abertzalea dela ETAri terrorismoarekin bat egiterik ez duen proiektu politiko baterako bidea erakusten diona. Horrela dela uste dugu, berri paregabe bat izango litzateke eta bakarrik denborak baieztatuko du. Zentzu honetan, Sorturen bultzatzaileek esan dute euren proiektua epe luzekoa dela eta, horretarako, ETAren ukatzea eta baldintza hau betetzen ez duten alderdi berri honetako kideen kanporatzea ahalbidetzen duten estatutuak aurkeztu dituzte. Badirudi, beraz, zentzu osoz betetzen dela azkenik Sortu legezko bihurtu behar delako ideia.
Aldi berean, hilabete hauek igaro ahala eta Otegiren adierazpenen bitartez, modu gordin batean ikusi izan da orain badagoela soilik «bide politikoen eta demokratikoen aldeko apustu argi eta zalantzarik gabekoa». Honek berak baloratu behar den gertaera garrantzitsu bat suposatzen du. Horrelakoa ere izan zen otsailaren 7an, Sorturen aurkezpenean, Etxeberriak eta Iruinek plazaratu zuten konpromisoa. Gertaera garrantzitsuak dira, baikorrak eta itxaropentsuak.
Esandakoak esanda, azpimarratu behar da aipatu gertaerek suposatzen dutela bere estrategian orain arte indarkeria politikoa zegoelako errekonozimendua. Eta hau honela izanik, nola mantendu izan da urteetan zehar Estatuaren eta ETAren biktimak kriminalizatzea helburu zuen erretorika bat, Euskadiko gauza txar guztien erantzule balira? Azaldu duten arren, orain bakarrik botoen alde egingo dutela apustu (eta ez lehergailuen alde), ez al zaio ezer gehiago azaldu behar euskal gizarteari? Ez al da beharrezkoa apustu politiko berri honekin aurreko apustu politiko-militarraren kritika egitea? Posiblea al da etorkizun baketsu bat eta Euskadin elkarbizitza eraikitzea indarkeria politikoaren kontrako kritika etikoa edo morala egin gabe?
ETArekin apurtzerakoan, ezker abertzalearen marka ezberdinak talde terroristaren parte zirela onartu egin da. Zuzenbide Estatuaren tresnek, beraz, ondo jokatu zuten gauza bat bestearekin identifikatzerako orduan. Bilduri askatasuna eman dion Zuzenbide Estatu ber hori da, gainera, ETAren mende ez dagoela konfirmatu zenean.
Bai Otegik bai Bilduren ordezkari instituzional distiratsuek hainbestetan aipatzen duten etorkizun baketsu berri baterako gonbidapen horrek, amnesia selektiboaren eraso sakon bat jasan du. ETAk hamarkadetan zehar sortutako sufrimenduaz eta ezker abertzaleak, indarkeriatik aldendu den arte izandako ibilbide luzean lurralde honi utzi dion herentziaz ahazten den amnesia, alegia: eraildakoak, bahitutakoak, estortsionatutakoak, exiliatuak eta ehunka atxilotutakoek ehunka pertsonak ezertarako hil egin zituztenak, ezertarako.
Uste dut bake eskenatoki berria moralez kanpoko utopia bat izango dela aurrekoa existitu ez delaren itxurakeriak egiten badira. Eskenatoki berria eta itxaropentsua etorkizunera zuzenduta egon behar da, baina gure iragana ahaztu gabe, gure iragan lotsagabea.
Ezin da gure historiaren azken 35 urteetatik behatz puntetan pasa. Badirudi hori dela ezker abertzaleak nahi duena. Bereziki, Espainian Trantsizio prozesuaren kontra gehien borrokatu zirenek, euren aburuz, ez baitzen erantzukizunen garbiketarik ezta ere erregimen frankistaren berrikusketa kritikorik egin (eta hori bera egiten ari da Oroimen Historikoaren Legearekin). Ezin da frankismoaren hilketen egiaren eskaeraren alde egin eta ETAren hilketen kasurako eskaera bera ezeztatu.
Ezker abertzaleak zilegitasuna izan nahi baldin badu inoiz bakearen arloan, ETArekin zorrotz izaten jarraitu beharko du. Ahalegina egin beharko luke biktimen kontakizunaren parte izateko, egindako minaren errekonozimenduan parte aktiboa eta ez pasiboa izateko, orain dela egun batzuk preso historikoen talde batek eskatu zion bezala. Eta ezker abertzaleak hauxe bera egin beharko luke lehenbailehen ETAk pausoa markatzea itxaron gabe.
Azkenik, Otegiri eta bere jarraitzaileei ez daitezela nahastu eskatuko nieke. Eskuin espainiarraren gehiengoarekin aldenduz, ezker autonomistak lan egin du eta lan egingo du bakearen alde egiaz eta oroimenaz baliatuz. Bakeak iraun dezan. Gure aniztasun politikoan errekonozitzea eta euskaldunen arteko elkarbizitza demokratikoa eraikitzea ahalbidetzen duen askatasuna lora dadin.
Norbaitek gu bezainbeste nahi izango du amaiera iristea, baina inork ez gu baino gehiago. Askatasunak, terrorismoaren bukaerak, erakundeetako ezker abertzalearen presentziak ez digu beldurrik sorrarazten, morala ematen, baizik. Beldurra, amesgaiztoa, laztura izan da orain arte bizi izan duguna. Orain hasten da politikaren eta argitasunaren beharra.
(Gaur Berria-n argitaratutako artikulua)

Comentarios