Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como gardentasuna

Gure txanda da

Duela egun batzuk Estatuko Gobernuak http://transparencia.gob.es webgunea aurkeztu zuen. Han eta hemen kritiken artean eman zaio harrera PPk lideratzen duen Gobernuaren ekintza, inork ez duelako ahazten alderdi horren baitan, gardentasunik eza dela-eta, hainbat ustelkeria kasu egon direla… eta ezagutzen ez ditugun zein beste egongo dira ere! Webguneari azterketa txiki bat eginez, egia da datuak falta direla (adibidez, Gobernuaren 200 goi karguen soldatak), eta ez dela hain erraza informazio konkretu batzuk ikustea (adibidez, Aurrekontu Orokorren exekuzioa Egin diren kritikak, zentzu horretan, egokiak dira, eta hainbat hobekuntza egin beharko lirateke informazioa era sinpleago baten lortzeko. Baina nire uste apalean, ekintza bera, per se, ezin dugu zaborretara bota, inondik inora! Herri-administrazioak enpresa pribatuekin egiten dituen kontratazioak, Gobernuaren egutegia egunez egun, alderdi eta fundazioei ematen zaizkien diru-laguntzak, goi karguen soldaten kontua… Eta beste gai asko ...

"Alderdi sozialistaren handitasuna bere aniztasuna da"

Aste honetan ARGIAn argitaratutako elkarrizketa .

EH-n ez gara hain ezberdinak

Centro de Investigaciones Sociológicas (CIS)-ek argitaratutako azkenengo inkestan, Estatu mailan "ustelkeria" eta "politika" 3. eta 4. arazoak dira hiritargoaren iritzian, langabezia eta krisialdi ekonomikoaren atzetik. Politika (eta politakariok) sekulako sinesgarritasun eza dauka egun hauetan, eta horrek esan nahi du, nire iritziz, egunero dauzkagula arrazoiak demokraziaren birsorkuntza defendatzeko. Eta hau Espainara eta Euskal Herrira aplikatu daiteke. Egia da Euskal Herrian hizkuntz propio bat daukagula, eta hori ezberdintasun bat da; hainbat ezaugarri ezberdinak dauzkagu kultura arloan; eta 2,2 milioi pertsonetarako, lau Parlamentu dauzkagu, eta hori ere ezberdintasun bat da, bai (2,8 milioi pertsonentzako, Nafarroa hartuta, 5 Parlamentu). Hori dena, egia da. Batzutan entzuten da Espainia "lastre" bat dela Euskal Herriarentzako, krisialdi ekonomikoa larriagoa delako (ikusitear dago nola bukatuko den urtea hemen arlo honetan) eta, batez ere, krisi...

AZPIMARRA+ en elkarrizketa

Gardentasun demokratikoa

Usteltzearen eta espioitzaren ustezko azpijokoa, Miñano kasua izenarekin ezagututa, iritsi da Eusko Legebiltzarrera. Ezagun denez, kasu hau EAJko kargu eta agintari ezaguneei lotutako enpresekin esleitutako arauz kanpoko kontratazio publikoetan datza, eta Justiziaren esku dago. Arauz kanpoko kontratu hauetan, gutxienez, Eusko Jaurlaritzako Barne zein Kultura Sailak eta Miñanoko Teknologia Parkeko arduradunak inplikatuak egongo lirateke. Sobornatzea, eragimen-trafikoa edo prebarikazioa bezalako zalaketa serioez hitz egiten ari gara. Baina, batez ere, hitz egiten ari garen hori da, funtzionario publikoek euskal hiritarrak zelatatu dituztela. Arlo judizialean ikertzen ari diren ustezko delito hauek, politikan oso sakonki eragiten dute eta, horregatik ere, esparru politikoan aztertu behar dira. Ildo horretatik, Legebiltzarrak Euskadiko bizitza publikoa garbitzea du helburu. Areago, eraikigarriak ez diren gertaeren aurrean, gure ardura publikoa zintzotasunez gauzatzen dugu politikan lan egi...