Gardentasun demokratikoa

Usteltzearen eta espioitzaren ustezko azpijokoa, Miñano kasua izenarekin ezagututa, iritsi da Eusko Legebiltzarrera. Ezagun denez, kasu hau EAJko kargu eta agintari ezaguneei lotutako enpresekin esleitutako arauz kanpoko kontratazio publikoetan datza, eta Justiziaren esku dago. Arauz kanpoko kontratu hauetan, gutxienez, Eusko Jaurlaritzako Barne zein Kultura Sailak eta Miñanoko Teknologia Parkeko arduradunak inplikatuak egongo lirateke. Sobornatzea, eragimen-trafikoa edo prebarikazioa bezalako zalaketa serioez hitz egiten ari gara. Baina, batez ere, hitz egiten ari garen hori da, funtzionario publikoek euskal hiritarrak zelatatu dituztela.

Arlo judizialean ikertzen ari diren ustezko delito hauek, politikan oso sakonki eragiten dute eta, horregatik ere, esparru politikoan aztertu behar dira. Ildo horretatik, Legebiltzarrak Euskadiko bizitza publikoa garbitzea du helburu. Areago, eraikigarriak ez diren gertaeren aurrean, gure ardura publikoa zintzotasunez gauzatzen dugu politikan lan egiten dugunen artean gehiengoa garelarik nabarmendu nahi dugu, ordezkarien eta ordezkatuen arteko distantzia murriztearen helburuarekin.

Izan ere, kargu publiko guztien gainean gortina zikin bat zabal ez dadin, argiune txikiak beltzune txikiengandik bereiz ez daitezen, eta bereziki, gardentasun politikoa guztien artean elkarbanatzen den helburua delako, ikerketa batzordea jaio da euskal Ganberan ordezkatutako bost alderdien bultzadarekin: PSE-EE, PP, EB, EA eta UPyD. ARALAR ere gaineratu da, eta honela, alderdi guztiak, EAJ salbu, batzordea sortzearen alde agertu ziren.

Atal honetan geldituko naiz EAJak orain arte mantendu duen posizioa zalatzeko, gauza bat esan duelako lehendabizi eta, geroxeago, ezberdin jokatu. Alderdi honek garrantzi politiko handi bat eman zion aipatu kasuari honek eztanda egin zuenean. Iñigo Urkulluk eta Iñaki Gerenabarrenak, behin eta berriro eskatu zuten, orain arte inolako arrakastarik gabe, ustelkeri eta espioitza ustezko kasuetan inputatutako militanteek euren alderdiko txartela itzul zezatela. Euren asmoa ikerketa batzordea babestea zela adierazi zuten ere, gertatutakoa argi zedin interes osoa bait zuten eta ez zutela ezer estaltzeko. Baina, artean ere, ez zuten batzordea bultzatu eta ezta ere babestu. Bitxia, benetan.

Edozein modutan, euskal hiritarrek zer gertatu den jakiteko eskubidea dute. Bere ordezkari politikoei zintzotasuna eta garbitasuna eskatzeko eskubide osoa dute. Era berean, guregan konfiantza izan dutenei ezin diegu huts egin. Eskakizun honek behartzen die alderdiei eta erakundeei gardentasun demokratikoaz erantzutea. Baliabide guztiak jarri beharko lirateke legealdi hau kristalezko sakelen legealdia bezala gogoratua izan dadin. Eta kontu hau premiazkoagoa da, jakin izan dugun legez, interes gehiegi izan direlako hiritarren sakelak baino, hiritarren bizitza pribatua gardentzeko.

Agian, hauxe izango da aukera ona euskal bizitza publikoari buruzko benetako katarsis bat egiteko. Argitu behar den guztia argitzeko eta politikatik baztertzeko, komeni den kasuan, bere osasun demokratikoa izorra dezakeen guztia. Honek behartzen gaitu duela gutxiko gure iraganari begirada kritiko bat botatzera. Kontutan izan beharko genuke alde batera utzi ezin dezakegun datu bat: Justizia ikertzen ari den gertaerak hogeitamar urteetan zehar Euskadiko Gobernuaren buru izan den alderdi baten arduradun politikoei eta instituzionaleei egotzi zaizkiela. Horregatik ere, argitara irtetzen ari diren usteltze eta espioitza ustezko kasuek boterea gidatzeko forma zehatz bati erantzuten dioten ala ez jakitea ez legoke gaizki.

Orain arte gertatutakoa eta nabarmendu dena ikusita, jendeak, arrazoi osoz, bere buruari galdetzen dio funtsarik ote duten aurreko gobernuek boterean betikotzeko alferrikako egiturak sortu zituztela eta hauek interes edota pertsona jakin batzuei on egiteko erabili zirela dioten zalaketek. Edota, aitortu ezin diren aipatu interesen zerbitzura, ez ote den erori edozein sistema demokratikoan onartu ezin diren jarduteetan. Besteak beste, guztion polizia, gutxi batzuren mesedera dagoen polizi politiko gisa erabiltzea lurralde honetako hiritar jakin batzuk zelatatzeko.

Laburbilduz, hiritarrek Euskadiko bizitza publikoa astintzen duten usteltze eta espioitza ustezko kasuen atzetik zer zegoen jakiteko eskubidea dute. Eta ordezkari politikoek gure autogobernu sistemaren kalitate demokratikoa zaindu behar dute: egia bilatu eta behar diren ardura politikoak garbitu, alegia. Hobe, lehen bait lehen baldin bada.

(BERRIAn Abenduaren 15.an argitaratutako artikulua)

Comentarios

Anónimo ha dicho que…
¿Algún comentario sobre las 40 millones de mascarillas?

¡Uy, si el PSE-EE hubiera organizado esto, no quiero ni pensar la que se organizaría!!!

¡¡¡Ni pensarlo quiero!!!
Óscar Rodríguez Vaz ha dicho que…
Se ha pedido la comparecencia del Consejero en el Parlamento. Parece que está en el marco de una acción (sin duda, desmesurada) de todas las autonomías en ese sentido. Lo que también parece es que el procedimiento urgente de contratación no es del todo "ortodoxo"... Veremos.

Ondo pasa!!!

Entradas populares de este blog

Pan y circo

Los verdaderos patriotas vascos