Usteltzearen eta espioitzaren ustezko azpijokoa, Miñano kasua izenarekin ezagututa, iritsi da Eusko Legebiltzarrera. Ezagun denez, kasu hau EAJko kargu eta agintari ezaguneei lotutako enpresekin esleitutako arauz kanpoko kontratazio publikoetan datza, eta Justiziaren esku dago. Arauz kanpoko kontratu hauetan, gutxienez, Eusko Jaurlaritzako Barne zein Kultura Sailak eta Miñanoko Teknologia Parkeko arduradunak inplikatuak egongo lirateke. Sobornatzea, eragimen-trafikoa edo prebarikazioa bezalako zalaketa serioez hitz egiten ari gara. Baina, batez ere, hitz egiten ari garen hori da, funtzionario publikoek euskal hiritarrak zelatatu dituztela. Arlo judizialean ikertzen ari diren ustezko delito hauek, politikan oso sakonki eragiten dute eta, horregatik ere, esparru politikoan aztertu behar dira. Ildo horretatik, Legebiltzarrak Euskadiko bizitza publikoa garbitzea du helburu. Areago, eraikigarriak ez diren gertaeren aurrean, gure ardura publikoa zintzotasunez gauzatzen dugu politikan lan egi...