Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como elkarbizitza

"Alderdi sozialistaren handitasuna bere aniztasuna da"

Aste honetan ARGIAn argitaratutako elkarrizketa .

Hamaika TB-n elkarrizketa

Imagen

Elkarbizitza demokratikoa eraikitzeko

Urte honen hasieratik euskal politikak bizi dituen gertaeren igarotzea erabat azkarra izan da. Alde batetik, indarkeria guztiak, ETArena barne, baztertzen dituen ohiko ezker abertzalearen alderdi baten estatutuen aurkezpena, oraindik ere linbo juridikoan aurkitzen dena. Beste alde batetik, Konstituzio Auzitegiaren epaia, Bildu alderdiari pasa den hauteskundeetan aurkeztea ahalbidetzen ziona. Aipatu beharrekoa da hauteskunde kanpaina bera ere, zeina alderdi autonomisten eta konstituzionalisten kontrako ia indarkeria presiorik gabeko giro baten garatu zena. Eta, noski, aurreko eskenatoki politikoa apurtzen duten hauteskundeen emaitzak. Honekin batera, Bateragune auziko prozesu judizialean auzipetutakoen adierazpenak… Asko dira, beraz, urte askotan ezarritako dinamikekin apurtzen duen une historikoa osatzen duten elementuak. Gertaeren erritmo azkar honek ez du ezkutatu behar, ordea, ezker abertzalea izan dela indarkeriaren zilegitzearen eragile izaten jarraitzeari uko egin diona. Baina eu...