Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como berrikuntza

Jokaera berritzaileak

Imagen
Duela egun batzuk, Iruñean, TACTIOk antolatutako jardunaldi batean parte hartu nuen. Berrikuntzaren gainean zen jardunaldia eta berritzailea izan zen oso! Ez da normala mahai berean filosofo bat eta enpresari bat esertzea, aurrez aurre, gai horri buruz hitz egiteko. Protagonisten izenak, Daniel Innerarity eta Aner Garmendia. Lehenengoa ez dago aurkeztu beharrik, egun daukagun pentsalari ospetsuenetakoa da. Bigarrena aurkeztu egingo dut, ez dugu-eta haren izena egunero egunkarietan irakurtzen. Garmendia euskal enpresa baten zuzendari nagusia da, Ega Master izeneko enpresa "txikia eta familiarra"; Gasteizen dago, 200 patente dauzka eta munduko 150 herrialdetan saltzen ditu bere produktuak. Innerarityk defendatu zuen "kaos guneak" eratu behar direla erakundeetan jokaera berritzaileak sorrarazteko. Garmendiak esan zuen bere enpresan ez zegoela berrikuntzarako aurrekontu finko bat eta berrikuntza sortzen dela merkatua eta bezeroekin etengabeko harremana izaten. G...

Koherentzia, aldaketaren eragilea

Imagen
Nire lehenengo artikulua GOIENAn... azkena ez izatea espero dut!

«Ideiak, pertsonak eta alderdia berritu gabe, nola aldatuko dugu gizartea?»

Imagen
 BERRIAn elkarrizketa Arabako PSE-EEren ildo berritzaileko buru ezagunetakoa da. Bihar, Txarli Prietoren ildo ofizialarekin lehiatuko dira arabar sozialisten kongresuan. Zuzendaritzan sozialisten aniztasuna islatzeko akordio bila jardungo dute azken unera arte.Arabako PSE-EEren ildo berritzaileak Juan Carlos Alonso aurkeztuko du idazkari nagusi izateko. Atzo arratsean egin zuten bileran erabaki zuten. Batzarra egin aurretik hitz egin du BERRIAk Oscar Rodriguez Vazekin (Gasteiz, 1977). Azken ordura arte hautagai ofizialik ez dago Arabako PSE-EEn, argi dagoen arren gutxienez bi egongo direla. Zeren sintoma da hori? Azkeneko unera arte hautagaiak ez aurkeztea nahikoa arrunta da. Dena den, guk duela urtebete hasi genuen prozesu bat ideiei buruz, gure alderdiari buruz eta baita pertsonei buruz ere hitz egiteko, eta gardentasunez egin dugu. Horixe eskatzen dugu alderdiarentzat; ezinbestekoa da ideia berriak eta alderdi berritua eraikitzea eta pertsona berriak inte...