«Ideiak, pertsonak eta alderdia berritu gabe, nola aldatuko dugu gizartea?»
BERRIAn elkarrizketa Arabako PSE-EEren ildo berritzaileko buru ezagunetakoa da. Bihar, Txarli Prietoren ildo ofizialarekin lehiatuko dira arabar sozialisten kongresuan. Zuzendaritzan sozialisten aniztasuna islatzeko akordio bila jardungo dute azken unera arte.Arabako PSE-EEren ildo berritzaileak Juan Carlos Alonso aurkeztuko du idazkari nagusi izateko. Atzo arratsean egin zuten bileran erabaki zuten. Batzarra egin aurretik hitz egin du BERRIAk Oscar Rodriguez Vazekin (Gasteiz, 1977). Azken ordura arte hautagai ofizialik ez dago Arabako PSE-EEn, argi dagoen arren gutxienez bi egongo direla. Zeren sintoma da hori? Azkeneko unera arte hautagaiak ez aurkeztea nahikoa arrunta da. Dena den, guk duela urtebete hasi genuen prozesu bat ideiei buruz, gure alderdiari buruz eta baita pertsonei buruz ere hitz egiteko, eta gardentasunez egin dugu. Horixe eskatzen dugu alderdiarentzat; ezinbestekoa da ideia berriak eta alderdi berritua eraikitzea eta pertsona berriak inte...