Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como aldaketa

Koherentzia, aldaketaren eragilea

Imagen
Nire lehenengo artikulua GOIENAn... azkena ez izatea espero dut!

«Ideiak, pertsonak eta alderdia berritu gabe, nola aldatuko dugu gizartea?»

Imagen
 BERRIAn elkarrizketa Arabako PSE-EEren ildo berritzaileko buru ezagunetakoa da. Bihar, Txarli Prietoren ildo ofizialarekin lehiatuko dira arabar sozialisten kongresuan. Zuzendaritzan sozialisten aniztasuna islatzeko akordio bila jardungo dute azken unera arte.Arabako PSE-EEren ildo berritzaileak Juan Carlos Alonso aurkeztuko du idazkari nagusi izateko. Atzo arratsean egin zuten bileran erabaki zuten. Batzarra egin aurretik hitz egin du BERRIAk Oscar Rodriguez Vazekin (Gasteiz, 1977). Azken ordura arte hautagai ofizialik ez dago Arabako PSE-EEn, argi dagoen arren gutxienez bi egongo direla. Zeren sintoma da hori? Azkeneko unera arte hautagaiak ez aurkeztea nahikoa arrunta da. Dena den, guk duela urtebete hasi genuen prozesu bat ideiei buruz, gure alderdiari buruz eta baita pertsonei buruz ere hitz egiteko, eta gardentasunez egin dugu. Horixe eskatzen dugu alderdiarentzat; ezinbestekoa da ideia berriak eta alderdi berritua eraikitzea eta pertsona berriak inte...

Aldaketa ondo datorkio euskadiri

Hemendik hasiko dut neure balantzea, hain zuzen ere. Gaur euskal politikan, azkenengo hamarkadan izan ez den lasaitasun gehiago dago. Eusko Jaurlaritzan sartu ginenetik gure eskuetan zegoen guztia egin dugu egoera lasaitzeko, krispazioa eta frentismoarekin bukatzeko, eta Euskadin identitateei buruzko eztabaidari tentsioa kentzeko. Sinetsita nago lortzeko bidean gaudela. Hori dela eta, gaur legebiltzar eztabaidan ireki den agenda politikoa hiru ardatzek gidatzen dute: krisi ekonomikoaren kontrako borroka, ongizate estatuaren ezartzea eta hobetzea, eta demokraziaren zein askatasunen defentsa. Lehendabiziko ardatzari dagokionez, egungo kurtso politikoa urrian hasi zen... Pinchar aquí para seguir leyendo

Hiru arazo eta ezineko erronka

Imagen
Urtebete pasa da Patxi López lehendakariaren Eusko Jaurlaritza martxan jarri zenetik. Lehendakari abertzaleen hiru hamarkaden ostean, hiru arazo larriekin eta ekidin ezineko erronka batekin topo egin zuen gobernu berri bat, hain zuzen ere. Lehendabiziko arazoa krisi ekonomikoa eta bere ondorioak dira. Langabezi tasa Espainiako batezbestekoaren erdian dugun arren, krisia Euskadin ere ondorio ezkorrak eragiten ari da. Horregatik, gobernua lehendabiziko egunetik lanean jarri zen. Administrazioa oraindik ere sakonki ezagutu gabe eta errekorrezko denboran, gobernuak krisiari aurre egiteko plan bat onartu zuen; bestalde ere, Eusko Legebiltzarrera bidali zuen urgentziazko aurrekontuen neurrien lege bat zein 2010ko aurrekontuen proiektu on bat (2005an izan genituen diru sarrera baliokideekin!). Astero-astero onartzen da gure ekonomia dinamizatzeko neurriren bat. Eta gure identitate seinale nagusiak alboratu gabe egin ohi da: elkartasuna eta elkarrizketa. Asko izan dira onartu diren ekimen sozi...

Aldaketa zertarako?

Imagen
Abenduaren 30.an post batean esan nuen batzuk ez zekitela (ala ez zutela jakin nahi) zertarako Euskadi gobernatu nahi genuen eta zertan datza aldaketa. Eta han esan nuena errepikatzen dut gaur: gobernuaren lehentasunak jendearen lehentasunekin batera joateko. Gutaz elkartasuna eta gobernatze ona espero da. Eta horretan gaude!

Zeuk erabaki

Azken hiru legegintzaldietan PNV-k eta Ibarretxek euskal gizartearen behin betiko definizioa lantzeko aukeratu dute Eusko Legebiltzarra. Eta orain, euren burua ezeztatzen, agerian utzi dute azken hamar urte hauetan egin nahi izan dutena iruzurra dela. Eta horregatik orain Ibarretxek ez du hitzik ere egiten bere kontsulta edo planari buruz. Hau da, inauteriak aprobetxatuz, PNV-k eta Ibarretxek “soberanista”-ren trajea galdu omen dute eta badirudi “ekonomista”-ren trajea aurkitu dutela. Baina gauza bat ez dakigu, zer da egia, kanpainan esaten dutena ala ezkutatzen dutena? Zer da egia, azken hamar urteetan esan dituztenak, ala azken hamar egunetan esaten dituztenak? Legegintzaldia hasi zenetik, hiritarren eguneroko arazoei buruz hitz egin dugula euskal sozialistok Legebiltzarrean, eta gauza bera egiten jarraitzea da gure konpromisu tinkoa. Euskadi hain gaizki ez doala pentsatzen dugu, baina askoz hobeto joango litzateke beste gobernu batekin. Dena den, gure izaerari eusteko, ez ditugu ald...

Change

Imagen
"Cada uno dejará de ocuparse de sí mismo, para ocuparse del vecino (...). A los que nos escuchan en todo el mundo quiero decirles que nuestra historia es excepcional, pero nuestro destino es compartido (...). Se abre un futuro de esperanza y a aquellos que os digan que no podemos, les contestaremos yes we can". Creo que lo mejor de todo ésto es que se equivocan quienes opinan que la historia está escrita.