Etorkizunera begira

Duela hogeitazortzi hilabete Gobernura heldu ginen. Zailak eta gogorrak izan dira hilabete hauek, baina iristerakoan planteatu genituen helburu nagusiei ondo heldu diegu: krisialdiari aurre egin lehenengo egunetik; lasaitasuna ekarri, euskal gizartearen aniztasuna defendatzen; eta bakea eta askatasuna lortzeko zorian baldin bagaude, azkenik, terrorismoari tinko aurre egin diogulako da, hain xuxen ere.

Gauza asko aldatu dira, bai, baina gehiago daude aldatzeke. Eta legealdiaren erdialdean agindu genuen bezala, bultzada berri bat emango diogu hiru arlo ezberdinetan erreformak abiatzen, nola Jaurlaritzatik hala Legebiltzarratik: arlo sozialean, Euskadi solidarioagoa izan dadin; arlo fiskalean, fiskalitate progresibo baterantz bidera-tzeko eta iruzur fiskalari aurre egiteko; eta, baita ere, eskumenen eta demokrazia eraberritzearen arloan, erantzun hobeak emateko gizarteari.

Lehen esparruan, pasa den uda baino lehen proposatu genuen erreforma, eta orain, gure planteamenduak lege bihurtzetik oso gertu gaude. Datorren astean Legebiltzarrean Diru Sarrerak Bermatzeko legearen irizpena onartuko da. Nahi dugu edozein herritarrak, Euskadin bizi-baldintza duinak izan di-tzala. Baina era berean, irurzur sozial gutxien egotea bermatu behar dugu. Eta hori da Euskadin gure babes sozialaren sistemaren iraultza suposatuko duenarekin lo-tzen den legearen helburuetako bat. Lehendabizikoz, gure enplegu zerbitzuak eta laguntza sozialaren zerbitzuak (Lanbiden) bateratuta egongo dira, eta era honetan lagunduko diegu modu eraginkorragoan enplegu bat bilatzen lanik ez duten pertsona horiei.

Baina gauzak argi gera daitezen, sozialistok ez dugu uste gure gizartean iruzur handiena giza lagun-tzen esparruan ematen denik. Datu bat: gizartearen %71ak uste du,...
Jarraitu irakurtzen diariovasco.com-en

Comentarios

Jagoba Álvarez Ereño ha dicho que…
Hauxe da geure erronka nagusiena, gizarteari dagokion arazoei buruz hitz egitea.
EAJ gauza berberari, denbora guztian, ez diogu utzi behar bueltaka emotia.

Entradas populares de este blog

Pan y circo

Los verdaderos patriotas vascos