Txanponaren bi aldeak
(Hona hemen gaur egindako prentsa-aurrekoan nik esandakoa. Más información en socialistasvascos.com o en El Mundo)
Euskadin era ezberdinez pentsatzen duten euskaldunen arteko gatazkak daude, identitate anitz izan dezakeen munduko beste edozein gizarteetan gertatzen den bezalakoak, baldin eta hemen terrorismoa existituko ez balitz. Arazoa ez da ezberdin pentsatzen dugula eta gure artean eztabaidatzen dugula. Benetako arazoa biolentzia da, ETA talde terroristaren izatea hain zuzen ere.
Demokrazia bera, espainiar eta euskal gizarteak oso eskuzabalak izan dira. ETA eta bereak hiru aukera ezberdin eman zaizkie biolentziarekin bukatzeko eta bakearen alde egiteko. Hiru aukerak era berean bukatu dira: ETAren bonba eztanda eta bere ordezkari politikoaren isilunea. Otegi eta bere lagunek askotan erakutsi dute ez dutela ahalmen nahiko ETA politikara hurbilarazteko. ETA zein gaizki deituriko ezker abertzalea txanpon baten bi aldeak direlako.
Eta azken urteotako terrorismoaren aurkako legediaren inguruan polemika sortu izan den arren, Estrasburgoko Auzitegiaren sententzia argia izan da. Sententzia hau terrorismoaren aurkako borroka-fronte bat gehiago gaineratzeko argudioa da eta funtsezkoa dela iruditzen zaigu. Hau del aeta, borroka polizialari eta judizialari, hirugarren fronte bat gehitzeko ahalmena izan beharko genuke: ETA eta bere akolitoen zilegitasun sozialarekin bukatzea. Hauen proiektu totalitarioari aurre egin behar diogu pedagogia demokratikoa eginez. Eta hori bera egiteko eskatuko diegu datorren ostegunean gainontzeko alderdi politiko demokratikoei.

Comentarios