Euskara askatasunez


(Patxi Lópezek gaur bertan aurkestutako agiria, Felipe Juaristi eta Lourdes Auzmendirekin)

Haize berriak dabiltza Euskadin. Erregenerazio haizeak gizartean, kulturan eta politikan. Gure eguneroko bizitza zamatzen jarraitzen duten iraganeko presentziak gorabehera, gauza asko ari dira aldatzen partekatzen dugun errealitate honetan. Besteak beste, Euskadin hizkuntzaren gaia ulertzeko moldea ari da aldatzen, eta aldi berean antzeman egiten da beharrezkoa dela formula berriak proposatzea elkarbizitza harmoniatsu eta emankorra lortzeko euskararen eta gaztelaniaren artean. Horregatik, eta “Euskara askatasunez” izenarekin, adierazpide kritiko, anitz, demokratiko eta integratzaile bat sustatu eta bultzatu nahi dugu euskarazko kulturari buruz ikuspegi moderno eta irekia duten pertsona guztiak biltzeko.

Comentarios

Anónimo ha dicho que…
Zoazte pikutara!
Óscar Rodríguez Vaz ha dicho que…
Mesedez, ez adarrik jo!
Unai ha dicho que…
Ea oraingo honetan egia den eta euskararen aldeko benetako apostua egiten duzuen.

Ni Jauregik antolatu zuen Euskarari buruzko konferentzia batekin akordatzen naiz...

Ondo izan!
Óscar Rodríguez Vaz ha dicho que…
Hori espero dut baita nik ere. Aizu, baina zuk urte asko dituzu!

Gabon eta esker mila hor egoteagatik.

Entradas populares de este blog

Pan y circo

De aquellos polvos, estos lodos