Legegintzaldi-egutegia azkenean
Sozialistok aurreko gobernuei eskatu genien euren lege-asmoak eta xedeak zehatz-mehatz aurkeztu zitzatela Eusko Legebiltzarrean. Ez ziguten kasurik egin. Gu geu kanpainian hori egiteko konpromezua hartu genuen, eta konpromezu hori berretsi du orain lehendakariak. Oraindik badago gobernu honek egitaraurik ez duela dioena. Gobernuak Legebiltzarrari eta gizarteari argi eta garbi azaldu dio zein lege egin nahi dituen datorren lau urteetan. Gizartearekin eta Ganbera honekin eginiko kontratu bat da, beraz. Ekintza hau gobernuak Ganbera honi dion errespetuaren froga da. Hiritarren ordezkariei eman zaigu asmo zehatzen plan bat, edukin ezberdinekin, epe jakin batzuekin eta ondorio ekonomiko zein finantzieroekin. Esan dugu dagoeneko interpelazioen eta Legebiltzarrean erantzutako galderen kopurua biderkatu dela aurreko legealdiarekin alderatuta. Kontrol hau Erregelamenduaren aldaketaren ondorioa da. Baina Erregelamenduak ordea ez dio Gobernuari agintzen legegintzako egutegia aurkeztea. Dena dela,...