Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como foru aldundiak

Nire zalantzak

Imagen
PSE-EEk erabaki du koalizio gobernuak osatzea foru aldundietan PNVren eskutik, nahiz eta azken hauteskundeetan hiritarrek laugarren lekuan kokatu. Emaitza duinak baino gehiago lortu ditu PSE-EEk Gipuzkoan, eta posizio erabakigarria dauka herrialde honetan. Baina Bizkaian emaitzak txarrak izan dira oso, eta Araban, trantsiziotik izan diren emaitza txarrenak, bosgarren alderdia izanez lurraldean.  Horrez gain, gaur eta hemen euskal sozialismoak hiru erronka handi dauzka: eredu gizarte-ekonomiko alternatibo, berritzaile eta propio bat asmatzea; gizarte eragileekin eta gizartearekin orokorrean beste era bateko erlazio bat eraikitzea; eta Euskadiren eta Espainiaren etorkizun instituzionalaren gainean jarrera bat adostea, eztabaida ireki eta sakon baten ondoren. Eta orain nire zalantzak. Lehena: PNV edo eskuin abertzalea-rekin koalizio gobernuak egiteak lagunduko al du euskal sozialismoak behar dituen bide berritzaileak, alternatiboak eta propioak aurkitzen? Bigarrena: gobernuko egu...

Hiru lurralde, gizarte bakar bat

Imagen
Azaroan lehendakariaren Aholku Batzordeak, non Euskadiko sindikalista eta empresario famatuenak dauden lekuan, zerga-politikari buruzko eztabaida lasai eta sakona ireki egin behar zela esan zuen, berdintasunean oinarritutako sistema bat lortzeko helburuarekin. Eta bi ausnarketa nagusi bultzatu zituen Aholku Batzorde hori. Lehenengoa, zerga iruzurra edozein ekonomi sistemaren oinarriak jaten duen termitea zela esan zuten. Eta bigarrenengoa, zergak igotzea ezkorra dela eta zergak jeistea baikorra dela irudiarekin apurtu behar zela esan zuten ere. Ausnarketa bikoitza hau sozialistok proposatzen ari garenarekin bat dator. Zerbitzu publikoak etorkizuenean mantentzeko eta hobetzeko, neurriak hartzen hasi beha gara gaur. Lasai egin behar dugu, baina ausartasunez, ere. Eta horrexegaitik, eztabaida aproposa eta behar-beharrezkoa iruditzen zait, iruditzen zaigu. Zentzu horretan, lehenik eta behin, fiskalitate justuagoa defendatzen dugu. Hau da, gehien daukatenek gehiago lagundu behar dute gizar...