Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como etorkinak

Berdinen arteko guda

Imagen
Sare sozialetan arrakastatsua den Owen Jonesen teoriak ez dira berriak, inondik inora. Baina interesgarria da oso Britainia Handiko historialari gazte honek esaten eta idazten dituenak irakurtzea. Laburbilduz, Jonesek esaten du azken hiru hamarkadetan pertsona bakoitzaren jarrera indibidualistari garrantzia ematen, hainbat sektore politiko, ekonomiko eta mediatikok lortu dutela gizartearen zati handi baten talde edota klase kontzientziarekin bukatzea. Eta kontzientzia horrekin bukatu denez, berdinen artean egiten dugu guda. Eta leia horrek denbora eta gogoak kentzen dizkigu benetako ezberdintasunei aurre egiteko, benetan egin behar den gerra egiteko. Hori dela eta, arazo baten aurrean, langile askok beste langileei begiratzen diegu erantzukizun bila. Edota murrizketak egiten direnean, langileok elkarri "alferrak" deitzen diogu. Edota Osasun Larrialdietan gehiegi itxaron behar dugunean, “hemengo” langileok etorkinek serbitzu horren uztezko erabilera txarra kritikatzen ...

GALDE jaiotzear dago

Imagen
Aldizkari berri bat jaiotzear dago. Bere izena, GALDE. GALDE argitalpenak aldizkari politiko-kulturala izateko helburua dauka, ideiena eta iritziena, irekia, askea, inolako lotura politikorik edo instituzionalik gabea, egungo errealitateari buruzko galdera sorta egiteko beharrari erantzuna emango dion aldizkaria, bai eta herri honetako jende ezberdinak eta progresistak dituen, ditugun, kezka guztiak islatzeko agerkaria ere. Euskadiko errealitate berezian sustraitutako aldizkaria eta, hortik aurrera, mundura, eta arazo eta kezka guztiei irekia. Paperezko aldizkari bat, baina edizio digital batekin osatua. Euskadiko eta Nafarroako gizartearen gisa eta era ezberdinetako konplexutasunen eta pluralitateen inguruko, eta bere ondorioen inguruko, aldizkari “espezializatua”, batik bat ezberdintasunen areagotzearekin zerikusia duten ondorio ezkorren inguruan; galdera ugarirekin eta hainbat gairen inguruko ziurtasun askorik gabe. Berauek izan daitezke ETA ondorengo gizartearen itxaropen ezberd...

Elkarrizketa nire herrian