Hiru lurralde, gizarte bakar bat
Azaroan lehendakariaren Aholku Batzordeak, non Euskadiko sindikalista eta empresario famatuenak dauden lekuan, zerga-politikari buruzko eztabaida lasai eta sakona ireki egin behar zela esan zuen, berdintasunean oinarritutako sistema bat lortzeko helburuarekin. Eta bi ausnarketa nagusi bultzatu zituen Aholku Batzorde hori. Lehenengoa, zerga iruzurra edozein ekonomi sistemaren oinarriak jaten duen termitea zela esan zuten. Eta bigarrenengoa, zergak igotzea ezkorra dela eta zergak jeistea baikorra dela irudiarekin apurtu behar zela esan zuten ere. Ausnarketa bikoitza hau sozialistok proposatzen ari garenarekin bat dator. Zerbitzu publikoak etorkizuenean mantentzeko eta hobetzeko, neurriak hartzen hasi beha gara gaur. Lasai egin behar dugu, baina ausartasunez, ere. Eta horrexegaitik, eztabaida aproposa eta behar-beharrezkoa iruditzen zait, iruditzen zaigu. Zentzu horretan, lehenik eta behin, fiskalitate justuagoa defendatzen dugu. Hau da, gehien daukatenek gehiago lagundu behar dute gizar...