Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como berria

PSE-PP itunak egonkortasuna ekarri du euskal politikara

(Elkarrizketa BERRIAn) Udako oporrak amaitu ostean, lanera itzuli da Oscar Rodriguez PSE-EEko legebiltzarkidea (Arrasate, Gipuzkoa, 1977). Hala ere, atseden garaian euskal politikagintzari lotuta jarraitu duela aitortu dio BERRIAri, Loiolako Hegiak eta Padre Patria liburuak irakurtzeko tartea hartu baitu. Dagoeneko, Eusko Legebiltzarreko zereginei heldu die. G- Zeintzuk izango dira PSE legebiltzar taldearen lehentasunak ikasturte berrian? E- Azken hamalau hilabeteetan agenda politikoa zehaztu duten hiru ardatzen gainean lan egingo dugu: krisiaren aurkako borrokan, ongizate estatua hobetzeko erreformetan eta terrorismoaren aurkako borrokan. Terrorismoaren aurkako politika hori oso emaitza onak ematen ari da, eta, gainera, gizartearen babesa ere badu: EAEko hamar herritarretik zazpik zero tolerantzia politika babesten du. Hau da, EAJren hautesleriaren zati handienak bat egiten du politika horrekin. Gizartearen gehiengoak babesten badu, bide horrekin jarraitu behar da. G- Orain arte Legeb...

Estatutua ez dago agortuta, baina bide berriak aztertu daitezke

( Berria -k atzo argitaratutako artikulua) Estatutuaren urtemuga ospatzearen aldekoa da PSE, itun horren inguruan lortutako adostasuna handia izan zelako. Hiru ardatzen inguruan lortutako akordioa dela gogoratu du Oscar Rodriguez PSE-EEko legebiltzarkideak: «Estatutua akordio bat da Euskadin dauden pentsaeren artean, euskal lurraldeen artean, eta EAEko eta Espainiako herritarren eta lurraldeen artean. Hiru oinarri horien balioa azpimarratu beharrekoa da». Jarraitu irakurtzen...

Jendearen lehentasunak

Imagen
Eusko Jaurlaritzan bizia eta emankorra izango den kurtso politikoan sartu gara. Oraingo honetan, ohi izan denaren kontra, euskal gizartearen errealitateari buruz hitz egiten hasiko gara. Eta egite hau -gobernuak eta hiritarren ordezkariek benetako arazoez hitz egitea, alegia- Euskadin berri bihurtu da, obsesio partikularren itxura zuten balizko arazoez hitz egiten denbora gehiegi eman baitugu. Bere funtzioak denbora eta ardura osoz betetzen dituen gobernu bat dugu... Jarraitu irakurtzen berria.info -n