Golegile onena

Harrotasunez esan dezaket nire taldeko aurrelaria oso ona dela denboraldi bakoitzean 25 gol sartzen dituelako. Honela esanda, 25 ez dago batere gaizki. Hala ere, nire baieztapena ez litzateke hain sinesgarria izango, pasa den denboraldian kontratua berritu ez nion aurrelariak 35 gol sartzea lortu zuenean. Eta zuzenean gezurretan arituko nintzateke, errealitatea saihesturik, oraingoa inoiz izan dugun aurrelari golegilerik hoberena dela esango banu.

Datuek ez dute ezertarako balio ez baldin badira alderatzen. Eta horregatik ere barre egiteko gogoa izaten dut Patxi Lopez eta Eusko Legebiltzarreko jarduera arintasun osoz gaitzesten denean, lehendakari «jardueragabe» bat dela eta Parlamentua PSE-PPren gehiengoaren bitartez «identitarioak» deitzen zaizkien gaiekin lanpetuta dagoela aipatzen den bakoitzean. Barre egiteko gogo gutxiago izaten dut, ordea, gaitzespen hauek arintasun berdinarekin aintzakotzat hartzen dituztenak ere badaudela entzuten dudanean (...)

Jarraitu irakurtzen berria.info-n

Comentarios

Anónimo ha dicho que…
Oraindik Euskadin jokatzera ere ikasi behar duzue zuek!

Entradas populares de este blog

Pan y circo

De aquellos polvos, estos lodos