jueves, 8 de abril de 2010

Euskadik guztion elkarlana behar du

Lurralde batek, ondo funtziona dezan, gobernatzen duen gobernu bat behar du, baina, funtzionamendu ona bermatzeko, benetako oposizioa ere beharrezkoa dela uste dut. Euskadin gobernu bat dugu, zuhurtasun handiagoz edo txikiagoz, guztientzako izango den lurralde proiektu bati zentzua ematen saiatzen ari diren politikak martxan jartzen ari dena. Euskadin gobernu bat dugu, astero lehendakariak defendatzen duen epe luzeko proiektuarekin bat datozen neurriak onartzen dituena.

Egungo gobernuaren ekintza publikoa ez da ari ezberdintzen gaituzten nortasunetan, biztanleok dauzkagun benetako arazoetan baizik, Euskadiren pluraltasuna eta aniztasuna errespetatuz. Elkartasuna agertzen duen Euskadi nahi dugu; gure ongizate estatuaren iraunkortasuna bermatzeko osasun zerbitzuen eta gizarte politiken erreformari aurre egingo diogu. Euskadi iraunkorra izan dadila nahi dugu; administrazioaren erreforma bultzatuko dugu, eraginkorragoa izan dadin; bestalde, ere garraiobide modernoago bat ari gara eratzen. Bukatzeko, Euskadi lehiakorrago baterantz jotzeko, ikerketaren, garapenaren, berrikuntzaren eta nazioarteko dimentsioa eskuratzearen aldeko apustu sendoa martxan dago.

XXI. mendeari aurre egiteko erreforma sakonen gai zerrendari esker, aldi berri bat...

Jarraitu irakurtzen BERRIAn publikatutako artikulua

No hay comentarios: