Berdinen arteko guda
Sare sozialetan arrakastatsua den Owen Jonesen teoriak ez dira berriak, inondik inora. Baina interesgarria da oso Britainia Handiko historialari gazte honek esaten eta idazten dituenak irakurtzea. Laburbilduz, Jonesek esaten du azken hiru hamarkadetan pertsona bakoitzaren jarrera indibidualistari garrantzia ematen, hainbat sektore politiko, ekonomiko eta mediatikok lortu dutela gizartearen zati handi baten talde edota klase kontzientziarekin bukatzea. Eta kontzientzia horrekin bukatu denez, berdinen artean egiten dugu guda. Eta leia horrek denbora eta gogoak kentzen dizkigu benetako ezberdintasunei aurre egiteko, benetan egin behar den gerra egiteko. Hori dela eta, arazo baten aurrean, langile askok beste langileei begiratzen diegu erantzukizun bila. Edota murrizketak egiten direnean, langileok elkarri "alferrak" deitzen diogu. Edota Osasun Larrialdietan gehiegi itxaron behar dugunean, “hemengo” langileok etorkinek serbitzu horren uztezko erabilera txarra kritikatzen ...