Askatasunaren bolondresak
Lehendakariak berak ohiko kontuei buruzko aintzineko eztabaidak alboratu izanak, eztabaida politikoan lasaitasuna eragin du. Baina lasaitasun honen erdian, gai batek urte batzuk atzera eraman gaituela dirudi. Sortu-ren sorrerak eta, batez ere, berri honen tratamendu informatiboak, iraganerako itzulirako sentipena zabaldu ahal izan du. Dena dela, gaiaren mamian sartuta, ezer ez da iraganean bezala. Lehenik eta behin, ezker abertzaleak lehendabiziko aldiz ETA sokatik daramala dirudi proiektu politiko bat martxan jar dezan, eta proiektu politiko honetan ez dago terrorismoarekin ados jartzerik. Horrela dela uste nahi dugu. Denborak bakarrik ziurtatuko du gure ustea. Bigarrenez, iraganarekin ez du zerikusirik alderdi berriaren sortzaileek esan dutena modu nahiko argian, hain zuzen ere, ibilbide luzeko proiektu bat dela. Eta arrazoi horregatik, bere urratsak jarraituko dituela datozen foru eta udal haustekundeetan parte hartu ala ez. Atal honi dagokionez, ondo legoke alderdi demokratiko guzt...