lunes, 27 de abril de 2015

Jokaera berritzaileak

Duela egun batzuk, Iruñean, TACTIOk antolatutako jardunaldi batean parte hartu nuen. Berrikuntzaren gainean zen jardunaldia eta berritzailea izan zen oso! Ez da normala mahai berean filosofo bat eta enpresari bat esertzea, aurrez aurre, gai horri buruz hitz egiteko. Protagonisten izenak, Daniel Innerarity eta Aner Garmendia. Lehenengoa ez dago aurkeztu beharrik, egun daukagun pentsalari ospetsuenetakoa da.

Bigarrena aurkeztu egingo dut, ez dugu-eta haren izena egunero egunkarietan irakurtzen. Garmendia euskal enpresa baten zuzendari nagusia da, Ega Master izeneko enpresa "txikia eta familiarra"; Gasteizen dago, 200 patente dauzka eta munduko 150 herrialdetan saltzen ditu bere produktuak.

Innerarityk defendatu zuen "kaos guneak" eratu behar direla erakundeetan jokaera berritzaileak sorrarazteko. Garmendiak esan zuen bere enpresan ez zegoela berrikuntzarako aurrekontu finko bat eta berrikuntza sortzen dela merkatua eta bezeroekin etengabeko harremana izaten. Gure enpresen lehiakortasuna hobetzeko ez diegu erakunde publikoei, finantza-entitateei edo inbertsio funtsei begiratu behar.

Gure buruari, gure erakundeei begiratu behar diegu. Berritzea gauzak beste era batera egitea ere bada. Noizbehinka, egunerokotasuna alde batera utzi behar da, kaos guneak eta etengabeko harremanak izateko. Jokaera berritzaileak sorrarazteko.

2 comentarios:

VotatuProfesor dijo...

Y mientras, entre tanta reforma e innovación todos los jóvenes con ganas de comerse el mundo seguimos en casa por no tener una misera oportunidad de demostrar nuestra valía.

CasadeEspañaenManitoba dijo...

***PAIS VASCO QUE SE QUEDE EN ESPANA - Y YO SOY VASCO!!!***

Nosotros aca en la Casa de España tambien nos ponemos las boinas todos los dias y llevamos la makhila (o cachava o bastón etc.) en la otra mano. Si viven en la cuadra Sur o Este de Manitoba visitenos aca: http://casadeespanaenmanitoba.blogspot.ca/

Saludos y nos vemos!!
Viva España y Reunificacion con Puerto Rico ROBADO por los Yankees culeros en 1898!!