viernes, 11 de junio de 2010

Gernika eta barkamenak

Erabat zentzugabekoa dela iruditzen zait esatea Gobernuak Gernikako biztanleei barkamenak eskatu behar diela 1937.ko bonbardaketagatik. Espainiako Gobernuak bonbardaketaren eragilea ez izateaz gain, lehendabiziko unetik nazioarteko instantzia guztietan salatu izan zuen gertaera hau. Hori dela eta, Picassoren Guernica, Errepublikako Gobernuaren enkargua izan zena, salaketa honen adierazpen enblematikoena izan zen.

Aralarrek legezbesteko proposamen bat aurkestu zuen Legebiltzarrean espainiar guztien zilegizko ordezkariek (euskaldunak barne) barkamena eska dezatela Espainiako erakunde demokratikoen kontra gerran egindako astakeriengatik. Hau da, erasotutako Espainia berak, erasotua izateagatik eskatu beharko luke barkamena.

Eta ni uste dut horrek ez duela izateko arrazoirik. Ez dago inolako arrazoirik Espainia demokratikoak bere buruari barkamena eskatzeko, faszismoarengatik erasotua izan zelako.

Beste era batera esanda: espainiar Errepublikako gobernu demokratikoaren ondorengo zilegia sentitzen den gaurko Espainiako gobernuak, ez du zertan barkamena eskatu behar, Errepublikari leiala zen lurraldearen kontra nazien abiazioak egindako bonbardaketagatik, Gernikan edota Eibar zein Durango bezalako beste euskal herrietan gertatu zen bezala.


Eztabaida osoa ikus dezakezu Legebiltzarreko webgunean.

Artikulua gaztelanieraz GARAn.

2 comentarios:

Andertxo dijo...

Egia da, ez dauka zertan barkamena eskatu behar, baina nire ustez gaur egungo eraso faxistak (guztiak ezkerrekoak edo eskumakoak izanda) salatuak izan beharko ziran, guztiak, ta hoien buruak prozesatuak izan.

Óscar Rodríguez Vaz dijo...

Ados nago zurekin, noski