Centro de Investigaciones Sociológicas (CIS)-ek argitaratutako azkenengo inkestan, Estatu mailan "ustelkeria" eta "politika" 3. eta 4. arazoak dira hiritargoaren iritzian, langabezia eta krisialdi ekonomikoaren atzetik. Politika (eta politakariok) sekulako sinesgarritasun eza dauka egun hauetan, eta horrek esan nahi du, nire iritziz, egunero dauzkagula arrazoiak demokraziaren birsorkuntza defendatzeko. Eta hau Espainara eta Euskal Herrira aplikatu daiteke. Egia da Euskal Herrian hizkuntz propio bat daukagula, eta hori ezberdintasun bat da; hainbat ezaugarri ezberdinak dauzkagu kultura arloan; eta 2,2 milioi pertsonetarako, lau Parlamentu dauzkagu, eta hori ere ezberdintasun bat da, bai (2,8 milioi pertsonentzako, Nafarroa hartuta, 5 Parlamentu). Hori dena, egia da. Batzutan entzuten da Espainia "lastre" bat dela Euskal Herriarentzako, krisialdi ekonomikoa larriagoa delako (ikusitear dago nola bukatuko den urtea hemen arlo honetan) eta, batez ere, krisi...