Entrevista en DNA
Ia bi hilabete igaro dira Bildu eta berarekin ezker abertzale historikoa erakunde askoren gobernura iritsi zenetik. Garai berri honen zer nolako balorazioa egiten duzu? Mapa politikoaren sinplifikazio bat gertatu da maiatzaren 22ren ostean. Lau indar polítiko handi gaude: bi ezkerrekoak, bi eskuinekoak; bi abertzale eta beste bi autonomistak edo konstituzionalistak. Neure aburuz, arrisku bat izan beharrean, aukera bat suposatzen du. Inoiz ez da Euskadin mapa politikoa hain definitua egon eta erakundeak hain banatuta egon. Horrek hitzarmenak sinatzeko eta proiektu guztietan elkar ulertzeko aukera paregabe bat eskeintzen du; epe motzekoetan, baina, bereziki, epe luzeko horietan. Ezker abertzaleari dagokionez, hausnarketa sakon bat eginez, jakina, gauza baikorrak ari dira gertatzen. Arnaldo Otegik Bateragune auzian esandakoa urrats baikor bat dela deritzot, Rufi Etxeberria-k eta Iñigo Iruin-ek joan den otsailaren 7an Sortu-ren estatutuak aurkeztu zituztenean esan zituztenekin gertatzen de...