Zeuk erabaki
Azken hiru legegintzaldietan PNV-k eta Ibarretxek euskal gizartearen behin betiko definizioa lantzeko aukeratu dute Eusko Legebiltzarra. Eta orain, euren burua ezeztatzen, agerian utzi dute azken hamar urte hauetan egin nahi izan dutena iruzurra dela. Eta horregatik orain Ibarretxek ez du hitzik ere egiten bere kontsulta edo planari buruz. Hau da, inauteriak aprobetxatuz, PNV-k eta Ibarretxek “soberanista”-ren trajea galdu omen dute eta badirudi “ekonomista”-ren trajea aurkitu dutela. Baina gauza bat ez dakigu, zer da egia, kanpainan esaten dutena ala ezkutatzen dutena? Zer da egia, azken hamar urteetan esan dituztenak, ala azken hamar egunetan esaten dituztenak? Legegintzaldia hasi zenetik, hiritarren eguneroko arazoei buruz hitz egin dugula euskal sozialistok Legebiltzarrean, eta gauza bera egiten jarraitzea da gure konpromisu tinkoa. Euskadi hain gaizki ez doala pentsatzen dugu, baina askoz hobeto joango litzateke beste gobernu batekin. Dena den, gure izaerari eusteko, ez ditugu ald...