Berdinen arteko guda



Sare sozialetan arrakastatsua den Owen Jonesen teoriak ez dira berriak, inondik inora. Baina interesgarria da oso Britainia Handiko historialari gazte honek esaten eta idazten dituenak irakurtzea.

Laburbilduz, Jonesek esaten du azken hiru hamarkadetan pertsona bakoitzaren jarrera indibidualistari garrantzia ematen, hainbat sektore politiko, ekonomiko eta mediatikok lortu dutela gizartearen zati handi baten talde edota klase kontzientziarekin bukatzea. Eta kontzientzia horrekin bukatu denez, berdinen artean egiten dugu guda. Eta leia horrek denbora eta gogoak kentzen dizkigu benetako ezberdintasunei aurre egiteko, benetan egin behar den gerra egiteko.

Hori dela eta, arazo baten aurrean, langile askok beste langileei begiratzen diegu erantzukizun bila. Edota murrizketak egiten direnean, langileok elkarri "alferrak" deitzen diogu. Edota Osasun Larrialdietan gehiegi itxaron behar dugunean, “hemengo” langileok etorkinek serbitzu horren uztezko erabilera txarra kritikatzen dugu. Edota laguntza sozialetan iruzur kasu baten aurrean, sutan jartzen gara (batez ere etorkina baldin bada protagonista), baina beste iruzur kasu batzuei ez diegu jaramonik egiten…handiegiak dirudite ordea! Adibide argi bat: pentsio sistema arriskuan dagoela diote, eta zer egiten dugu langileok? Ba laguntza sozialak kobratzen dituztenetan gure arreta jarri, euren yate pribatutik itsasora salto egiten, bainujantzi horiarekin igelarena egiten dituztenetan baino.

Owen Jonesen pentsamenduak ez dira berriak. Baina egungo testuinguru ekonomiko-sozialean, berria eta onuragarria litzateke azaleko kritikak egin baino gehiago, gertatzen ari denaren mamira joatea.


(DNA-n argitaratuta 16.01.31j-an)

Comentarios

Entradas populares de este blog

Pan y circo

De aquellos polvos, estos lodos