Nire zalantzak

PSE-EEk erabaki du koalizio gobernuak osatzea foru aldundietan PNVren eskutik, nahiz eta azken hauteskundeetan hiritarrek laugarren lekuan kokatu.

Emaitza duinak baino gehiago lortu ditu PSE-EEk Gipuzkoan, eta posizio erabakigarria dauka herrialde honetan. Baina Bizkaian emaitzak txarrak izan dira oso, eta Araban, trantsiziotik izan diren emaitza txarrenak, bosgarren alderdia izanez lurraldean. 

Horrez gain, gaur eta hemen euskal sozialismoak hiru erronka handi dauzka: eredu gizarte-ekonomiko alternatibo, berritzaile eta propio bat asmatzea; gizarte eragileekin eta gizartearekin orokorrean beste era bateko erlazio bat eraikitzea; eta Euskadiren eta Espainiaren etorkizun instituzionalaren gainean jarrera bat adostea, eztabaida ireki eta sakon baten ondoren.

Eta orain nire zalantzak. Lehena: PNV edo eskuin abertzalea-rekin koalizio gobernuak egiteak lagunduko al du euskal sozialismoak behar dituen bide berritzaileak, alternatiboak eta propioak aurkitzen? Bigarrena: gobernuko egunerokotasunean buru-belarri egoteak erraztuko al ditu PSE-EEk gizartearekin behar dituen konexio berriak? Eta hirugarrena: zeintzuk dira Euskadirentzako estatus berri bat bultzatuko dituzten gobernuetan, abertzaletasun eremutik, parte hartzearen abantailak?

Barkatuko nauzue, baina erantzunak ez ditut idatziko. Zuendako uzten ditut gaurkoan.



Artikulua Goiena-n http://goiena.eus/komunitatea/orodriguez/1437724661661

Comentarios

Entradas populares de este blog

Pan y circo

De aquellos polvos, estos lodos