Gure txanda da


Duela egun batzuk Estatuko Gobernuak http://transparencia.gob.es webgunea aurkeztu zuen.

Han eta hemen kritiken artean eman zaio harrera PPk lideratzen duen Gobernuaren ekintza, inork ez duelako ahazten alderdi horren baitan, gardentasunik eza dela-eta, hainbat ustelkeria kasu egon direla… eta ezagutzen ez ditugun zein beste egongo dira ere!

Webguneari azterketa txiki bat eginez, egia da datuak falta direla (adibidez, Gobernuaren 200 goi karguen soldatak), eta ez dela hain erraza informazio konkretu batzuk ikustea (adibidez, Aurrekontu Orokorren exekuzioa Egin diren kritikak, zentzu horretan, egokiak dira, eta hainbat hobekuntza egin beharko lirateke informazioa era sinpleago baten lortzeko.

Baina nire uste apalean, ekintza bera, per se, ezin dugu zaborretara bota, inondik inora! Herri-administrazioak enpresa pribatuekin egiten dituen kontratazioak, Gobernuaren egutegia egunez egun, alderdi eta fundazioei ematen zaizkien diru-laguntzak, goi karguen soldaten kontua…

Eta beste gai asko aipatzen jarrai genezake, GOIENA aldizkariaren datozen bizpahiru urteetako orrialdeak bete arte. Gardentasuna da hiri partaidetza eta gure sistemaren hobekuntzarako lehen baldintza. Kexatzea ondo dago, baina erakundeak kritikatzeaz gain, orain gardentasunaren ertzainak bihur gaitezke. Hiritargoaren txanda da. Gure txanda da. Gabon onak pasa!

Comentarios

Entradas populares de este blog

Pan y circo

De aquellos polvos, estos lodos