martes, 5 de marzo de 2013

GALDE jaiotzear dago

Aldizkari berri bat jaiotzear dago. Bere izena, GALDE.
GALDE argitalpenak aldizkari politiko-kulturala izateko helburua dauka, ideiena eta iritziena, irekia, askea, inolako lotura politikorik edo instituzionalik gabea, egungo errealitateari buruzko galdera sorta egiteko beharrari erantzuna emango dion aldizkaria, bai eta herri honetako jende ezberdinak eta progresistak dituen, ditugun, kezka guztiak islatzeko agerkaria ere. Euskadiko errealitate berezian sustraitutako aldizkaria eta, hortik aurrera, mundura, eta arazo eta kezka guztiei irekia. Paperezko aldizkari bat, baina edizio digital batekin osatua.

Euskadiko eta Nafarroako gizartearen gisa eta era ezberdinetako konplexutasunen eta pluralitateen inguruko, eta bere ondorioen inguruko, aldizkari “espezializatua”, batik bat ezberdintasunen areagotzearekin zerikusia duten ondorio ezkorren inguruan; galdera ugarirekin eta hainbat gairen inguruko ziurtasun askorik gabe. Berauek izan daitezke ETA ondorengo gizartearen itxaropen ezberdinak, baliabideekiko harrapari eta jasangaitza den ekoizpen eta kontsumo eredu bidegabeekiko kritika, esklerotizaturiko alderdien eskuetan dagoen erritual gisa ulertzen den politikarekiko kritika, etorkinen integrazioarekiko erronka edota emakumeen berdintasunerako borrokan egiteke dagoen lana.

Eta hori guztia, iraultzaren amets zaharrari uko egin gabe, hau da, askeago, bidezkoago eta planetarekin harmonian legokeen gizarte bat eraikitzeko helburua albo batera utzi gabe. Prozesu luze horretan, oso luzea izango dela susmatuz, parte hartzea eta gure hondar alea jartzea gustatuko litzaiguke.

Info gehiago hemen.



No hay comentarios: