martes, 12 de marzo de 2013

EH-n ez gara hain ezberdinak

Centro de Investigaciones Sociológicas (CIS)-ek argitaratutako azkenengo inkestan, Estatu mailan "ustelkeria" eta "politika" 3. eta 4. arazoak dira hiritargoaren iritzian, langabezia eta krisialdi ekonomikoaren atzetik. Politika (eta politakariok) sekulako sinesgarritasun eza dauka egun hauetan, eta horrek esan nahi du, nire iritziz, egunero dauzkagula arrazoiak demokraziaren birsorkuntza defendatzeko. Eta hau Espainara eta Euskal Herrira aplikatu daiteke.

Egia da Euskal Herrian hizkuntz propio bat daukagula, eta hori ezberdintasun bat da; hainbat ezaugarri ezberdinak dauzkagu kultura arloan; eta 2,2 milioi pertsonetarako, lau Parlamentu dauzkagu, eta hori ere ezberdintasun bat da, bai (2,8 milioi pertsonentzako, Nafarroa hartuta, 5 Parlamentu). Hori dena, egia da.

Batzutan entzuten da Espainia "lastre" bat dela Euskal Herriarentzako, krisialdi ekonomikoa larriagoa delako (ikusitear dago nola bukatuko den urtea hemen arlo honetan) eta, batez ere, krisialdi politikoa eta ustelkeria kasuengatik. Eta zer gertatzen da hemen? Ba atzo bakarrik, albistegiak ikus-entzuterakoan bi albiste nahiko "itxusi" agertzen ziren: Nafarroan ustelkeri kasuak eta Euskadin uztezko espioitza kasua EAJ-ri lotuta. Esandakoa: ez garela hain ezberdinak segun eta zer gaietan.

Nafarroatik hasita, Barcina presidentak esan du ez duela ezer "ilegala" egin. Eta ni ez naiz inor egina legala edo ilegala dela esateko. Baina neure aburuz, egindakoak - egindakoak eta asken asteetan ezagututakoak - guztiz ezmorala da.

Eta Euskaditik jarraituta, "Telleria" (eta "Miñao") kasuari dagokionez, gure instituzioek (Jaurlaritza, alderdiek, Ertzaintzak,...) ematen ari duten irudia benetan hobea izango litzateke,... asko gainera!

Inporta zaidana kasu hauek aipatutako politikaren (eta instituzioen) sinesgarritasun eza gizartean handitzen dutela da. Eta dinamika honekin apurtzen ez baldin badugu demokrazian sinesten dugunok, alderdi edo mugimendu populista eta demagojiko (eta errazista???) bati sekulako leku politikoa utziko diogu. Eta auskalo non bukatzen den hori! Esperientziak egon-badaude gure Historia gertuan zehar.

Noski, egoera hau ez da arazo bakar baten eraginez sortu; arazo asko dago, galdera asko egiteko, eta nik behingoz ez dauzkat erantzun guztiak. Baina proposamenak sinesgarritasun eza hori konpontzen hasteko, egon badaude. Eta oso konkretuak gainera.

Adibidez, duela egun batzuk César Molinas eta J.A. Gómez politologoek idatzitako artikulu bat irakurri nuen, "Zer egin ustelkeriarekin" lerroburua zeukan. Eta haiek, hainbat autore bezala, ustelkeriarekin bukatzen hasteko eta gure sistema demokratikoa berpizten hasteko, defendatzen dute bi erreforma handi:
1. Barne demokrazia, politika hobea egiteko.
2. Gardentasun neurri erradikalak, kontrol eta ebaluaketa gehiago egoteko.

Nik beraiekin bat nator. Nire iritziz, alde batetik primariekin, zerrenda irekiekin, kontsulta dinamikekin (etab.), eta beste aldetik dirulaguntza publiko guztien erabileraren esagutzarekin, alderdien ondare eta balantzeen argitaratzekin (etab), hain egoera larrian ez ginateke egongo.


No hay comentarios: