jueves, 5 de julio de 2012

Egokitze ideologiko hirukoitzaren aurka

Aurreko artikulu batean (Egokitze ideologiko hirukoitza, BERRIA 2012-06-20) proposatzen nuen Espainiako Gobernua egiten ari dena, egokitze ekonomiko soila ez-ezik, egokitze ideologiko bat dela, hots, eredua liberalismo basatiaren ikuspuntutik aldatzeko saio bat eta zerbitzu publikoen aldikako pribatizazioa.

Nire ustetan, une hauetan bizi dugun egoeraren deskribapena egina, galdetu ahal da sozialdemokrazia prest dagoen edo ezkerreko pertsonak egokitze hirukoitz honi aurre egiteko prest gauden.

Uste dut sozialdemokraziaren berrarmatze ideologiko bat falta dela, baina, batez ere, alde batera utzi behar direla konplexuak eta jakin behar dela baietz, egin dezakegula. Ardatz bikoitz baten oinarritu beharko litzatekeen ekintza bat behar da, nire aburuz: alternatiben eskaintza egin eta kalean arreta jarri.

Jarraitu irakurtzen Berria.info-n

1 comentario:

Anónimo dijo...

“yo traje el estado de bienestar a Euskadi!”. Hau VayaSemanita ematen du…Sozialdemokrazia? Hemen, EAEan, “eskumako” alderdi batek antolatu izan du azken 30 urteotan orain zuek defendatzen duzuen ongizate eredua, Euskadi eredua. Hemen, EAEan, “eskumako” alderdi batek, espainiar estatuan “ezkerreko” alderdi batek inoiz aurrera atera dituen gizarte politika “ezkertiarrenak” martxan jarri zituen. EAEan azken 30 urteetan egin den kudeketa ekonomikoa ahalbideratzen du, egun Eusko Jaurlaritzak murrizketa gutxiago egiteko daukan ahalmena, eta kontuz, “murrizketa gutxiago” esan dudalako, murrizketak edo egokitzeak egon badaudelako. Jaurlaritzak esaten du Osasuna eta Gizarte Zerbitzuak mantentzen ari dela eta, egia esan, ez ditu Gobernu Zentralaren murrizketak aplikatzen, baina adibidez, oinarrizko errenta jasotzeko irispideak gogortu egin ditu eta osasun arloko langileen lanbaldintzak okertu, eta beste alde batetik, gure zorra handitu egin da (gogora etorri zait aurrekontuetan Basagotiri limiterik gabeko zorpetzeko klausula sartu zeniotenean…hori da hori kudeaketa!). Zer gertatuko litzateke Rubalcabak hauteskunde orokorrak irabazi izan balitu? Rajoyren neurri berberak hartuko lituzkela, baina Jaurlaritzari egokiak edota nahitanahiezkoak irudituko litzaizkiela. Estatu mailan, bai PPek eta bai PSOEk, egin duten kudeaketa txarra ordaintzen ari gara Hego Euskal Herrian. Biek ala biek, lapurtu egin dute eta alderdien interesak gizartearen interesen aurrean jarri dituzte.