Egokitze ideologiko hirukoitza

Raxoiren gobernuak, hainbat agintari europearren eskutik, bultzatzen duen etengabeko egokitzeen politikak, gero eta urrunago ikusten dugun errekuperazioa atzeratzeko baino ez duela balio ideia partekatzen dut eta agerian geratzen da ez gaituela putzutik ateratzen lagunduko. Baina, kontu ekonomikoez gain, egokitzeak eredu aldaketa bat bilatzen duela pentsatzen dut. Egokitzea batez ere arlo ideologikoan gauzatzen ari dela uste dut.

Eztabaidaezina da, lehenik eta behin, arlo sozialean egokitze ideologiko bat suertatzen ari dela. Raxoiren gobernuak, orain dela gutxi lortutako botere autonomikoak biziki babestua, mendekotasunaren politika deusezten hasi zuen legealdia. Gero, bere lehen lau hilabeteak ospatu zituen, berrogei urtetako atzerapauso bat emanez, langileen eskubideei eta Espainiako sindikalismoaren funtzioari dagokienez, Lan Erreformaren onartzea dela eta. Hezkuntza eta Osasun arloko murrizketak ezagutzera eman ditu. Murrizketa hauek eragiten dute oinarrizko zerbitzuen eskaintzaren kalitatearen galtzea eta unibertsaltasunaren bukaerara daraman urrats argi bat.

 Jarraitu irakurtzen berria.info-n.

Comentarios

Anónimo ha dicho que…
Nik ere ez ditut gustoko Rajoik indarrean jarri dituen erreforma eta murrizketak, baina erabat ziur nago Rubalcabak neurri berditzuak artuko lituzkela. Baita ere iruditzen zait krisiaren ondorioak betikoek ordaintzen ari ditugula eta ez egoera honetara eraman gaituztenak: banketxeak eta politikariak, batipat. Espainiako ekonomia bere posibilitateen gainetik ibili da azken urteotan, baina banketxeek negozioa egiten jarraitu zuten (jakinda zer gertatu litzatekeen), eta politikariek egoerari aurre egin ordez, etxebizitzaren burbuila puztu egin zuten bere kontrolpean zituzten kutxetatik, etxebizitzaren burbuila horrek eragindako BPGren igoera ekonomia dibertsifikatzeko erabili ordez, gastu politiketarako erabili zuten eta, gainera, zor publikoa neurriz kanpo handitu zuten. Guzti honen ondorioz, Espainiako ekonomiaren etorkizuna ez dago jada gure eskuetan, diru merkatuen eskuetan baizik, eta horregatik, Espainiako politika ekonomikoak Espainiatik kanpo hartzen ari dira (lehen esan bezala, berdin dio Rajoy edo Rubalcaba boterean izan). Zergatik ordaindu behar dugu euskaldunok estatu mailan egindako kudeaketa ekonomiko kaskarra?
Óscar Rodríguez Vaz ha dicho que…
Euskadi, oraingoz, Espaina delako. Dena dela, beste artikulu bat bidali dut egoerari aurre egiteko proposamen pare batekin. Ea laket duzun hori. Datorren astean hitzegingo dugu berriro, nahi izanez gero. Esker mila komentarioagatik!

Entradas populares de este blog

Pan y circo

De aquellos polvos, estos lodos