Ondo izan

Atzo legebiltzarkide bik utzi zituzten beren eserlekuak Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusietara joateko, Unai Rementeria eta Eider Mendoza.

Lehenik eta behin, bioi zorte on opa diedala esan nahiko nuke. Eta bigarrenez, Legebiltzarra uztea bi lekuetan aldi berean ez egoteko, erabaki on eta eredugarri bat iruditzen zaidala. Politikariok gizarterako ispilua izan behar gara, eta jarrera hauek zentzu horretan dihoaz. Txalogarria, benetan.

Dena dela, Unairen baimenarekin, Eider gehiago ezagutzen dudanez, posta hau bereziki berari zuzenduta dago. Legebiltzarkide ona izan dela iruditu zait bere ideiak tinko defendatu dituelako, batez ere, arlo sozio-sanitarioan (Zabaleta Sailburuarekin eztabaida politak izan ditu). Baina batez ere, pertsona on bat dela pentsatzen dut. Eta hori da garrantzitsuena, nire aburuz.

Ondo izan eta bidean elkartuko gara!


PD. Y que todo salga bien en el proyecto más importante que tienes a corto plazo!

Comentarios

Entradas populares de este blog

Pan y circo

De aquellos polvos, estos lodos