domingo, 22 de agosto de 2010

PSE-PP itunak egonkortasuna ekarri du euskal politikara

(Elkarrizketa BERRIAn)

Udako oporrak amaitu ostean, lanera itzuli da Oscar Rodriguez PSE-EEko legebiltzarkidea (Arrasate, Gipuzkoa, 1977). Hala ere, atseden garaian euskal politikagintzari lotuta jarraitu duela aitortu dio BERRIAri, Loiolako Hegiak eta Padre Patria liburuak irakurtzeko tartea hartu baitu. Dagoeneko, Eusko Legebiltzarreko zereginei heldu die.

G- Zeintzuk izango dira PSE legebiltzar taldearen lehentasunak ikasturte berrian?

E- Azken hamalau hilabeteetan agenda politikoa zehaztu duten hiru ardatzen gainean lan egingo dugu: krisiaren aurkako borrokan, ongizate estatua hobetzeko erreformetan eta terrorismoaren aurkako borrokan. Terrorismoaren aurkako politika hori oso emaitza onak ematen ari da, eta, gainera, gizartearen babesa ere badu: EAEko hamar herritarretik zazpik zero tolerantzia politika babesten du. Hau da, EAJren hautesleriaren zati handienak bat egiten du politika horrekin. Gizartearen gehiengoak babesten badu, bide horrekin jarraitu behar da.

G- Orain arte Legebiltzarrean egindako lanarekin gustura zaude, beraz.

E- Azken urtebeteko lana hiru ideiatan laburbil daiteke: lasaitasun handiagoa egon da euskal politikagintzan, agenda politikoa aldatu delako. Bestetik, Legebiltzarrean inoiz baino akordio gehiago lortu dira: akordioen %20 babestu dituzte soilik PSEk eta PPk, eta...

...jarraitu irakurtzen berria.info-n

6 comentarios:

XABIER INTZA dijo...

Ahhhhhh.....zein zoragarria dan uda.Oporrak,giro ona,itsasoa.....gure Patxi lehendakari Marbellan jo ta ke eta zuk,zure “festival del humor” partikularrak guri oparitzen......
Negua ate joka izango da,ordea,uste baino lehen.
Aprobetxau bitartean,Oscar.

Óscar Rodríguez Vaz dijo...

Horretan gabiltza, bai!

Óscar Rodríguez Vaz dijo...

Por cierto, kafearen kontuan arrazoia zeneukan, nire barkamenak. Dena dela, mantener dut eskaintza. Bidali iezadazu mesedez mail bat, galdu dut eta. Aio!

Anónimo dijo...

Muy interesante la entrevista en RNE. A ver si la cuelgas.

Óscar Rodríguez Vaz dijo...

Colgada está, aunque de forma pelín chapucera... no hay otra! Ah, y muchas gracias, recibo mucha caña y estas cosas no vienen mal de vez en cuando.

XABIER INTZA dijo...

El fin de semana sin falta tienes mi mail en el correo tuyo que tienes en portada.
De paso te invito a que leas el artículo de Blazquez "NOTAS EL CAMBIO?" en DEIA sobre vuestro "cambio".Creo que explica muy bien la situación y vuestra apuesta por la propaganda como solución al "bluf" que está sufriendo vuestra estrategia política en contra de la mayoría ciudadana.Saludos.