domingo, 2 de mayo de 2010

Hiru arazo eta ezineko erronka

Urtebete pasa da Patxi López lehendakariaren Eusko Jaurlaritza martxan jarri zenetik. Lehendakari abertzaleen hiru hamarkaden ostean, hiru arazo larriekin eta ekidin ezineko erronka batekin topo egin zuen gobernu berri bat, hain zuzen ere.

Lehendabiziko arazoa krisi ekonomikoa eta bere ondorioak dira. Langabezi tasa Espainiako batezbestekoaren erdian dugun arren, krisia Euskadin ere ondorio ezkorrak eragiten ari da. Horregatik, gobernua lehendabiziko egunetik lanean jarri zen. Administrazioa oraindik ere sakonki ezagutu gabe eta errekorrezko denboran, gobernuak krisiari aurre egiteko plan bat onartu zuen; bestalde ere, Eusko Legebiltzarrera bidali zuen urgentziazko aurrekontuen neurrien lege bat zein 2010ko aurrekontuen proiektu on bat (2005an izan genituen diru sarrera baliokideekin!).

Astero-astero onartzen da gure ekonomia dinamizatzeko neurriren bat. Eta gure identitate seinale nagusiak alboratu gabe egin ohi da: elkartasuna eta elkarrizketa. Asko izan dira onartu diren ekimen sozialak, gobernuko lehen kontseiluan larrialdi sozialen diru laguntzen atala % 60an ugaritu zenetik. Nola asko izan dira ere Eusko Jaurlaritzak enpresaburuekin eta sindikatuekin bultzatu dituen bilerak, elkarrizketa sozialari buruz ezer ez jakin gabeko hamarkada bat pasa ostean.

Dudarik gabe, Eusko Jaurlaritza ez da egoera ekonomikoaren arduradun nagusia, egoera ona edo txarra izanik ere. Baina uste dut kontsumoa pizteko egin dituen ahaleginak, kredituen ematea eta ekonomiaren modernizazioa –egunero enpresek eta langileek egiten duten ahaleginen osagarri gisa– batipat, iazko azken hiru hilabeteetan euskal ekonomiaren %0,2ko hazkundean eragina izan omen dutela.

Gobernuak aurre egin behar izan zion bigarren arazoa nahaste eta amorratze politikoarena izan zen. Euskadin Ibarretxeren gobernuak izan ziren bitartean bizi behar izan genuen identitateari loturiko diskurtsoen eta ekimenen inflazioak, eskenatoki politiko zatitu bat eta abertzaleen nahiz konstituzionalen artean zulo nabarmen bat utzi zigun.

Horregatik ere, ezberdinen arteko akordioaren aldeko bere diskurtsoarekin, lehendakariak –PSE-EEekin batera– euskal politikari tentsioa kentzea lortu du, identitatearen gaiak sortu duen presioa dela eta. Zentzu honetan, Eusko Jaurlaritzak EAJri eskua luzatu dio herriaren garapenerako gai garrantzitsuenetan. Eta sozialistok erakutsi dugu gertaeren bitartez eta Legebiltzarrean akordio zabal eta anitzak lortu ostean, Euskadiko PP-rekin sinatutako oinarrizko akordioan ez dagoela inor baztertzen duen planteamendu politikorik.

Horren emaitza da egungo egoera politikoa orain dela hamabi hilabete baino askoz ere lasaiagoa dela. Laburbilduz, Eusko Jaurlaritza gizartearentzako arazo bat izateari utzi diola esango nuke.

Azkenik, hirugarren arazoa gure minbizia da, ETAren terrorismoa. Bakarka edo Espainiako eta Frantziako gobernuekin batera koordinatuta, Eusko Jaurlaritzak ildo honetatik aurrera eraman dituen neurrien zerrenda luzea azaltzen ez naiz luzatuko. Egia da arazo terroristaren irtenbidea ETAren eta bere jarraitzaileen eskuetan dagoela eta ez hainbeste demokratenengan. Baina egia da baita ere inork ezin izango diola lehendakariari leporatu bere eskuetan dagoen guztia egiten ez dagoela arazo terroristarekin bukatzeko.

Esandakoaren ondorioz, edozeinke ikus dezake gobernu berriak boterea hartu zuenean topo egin zuen hiru arazo nagusi horiei aurre egin diela. Baina ez dago egunerokotasuna kudeatzearekin konformatzen den gobernu onik. Gobernu on batek, bereziki aurrerakoia bada, etorkizuneko gizartea irudikatzeko eta gizarte horretara hurbiltzen joateko neurriak jartzeko eginbeharra du. Azken finean, hauxe bera da benetako erronka.

Uste dut erronka hori bere gain hartzeko lehendakari bat dugula. Hori dela eta, etorkizuneko Euskadi eraikitzeko erreforma sakonen gai zerrenda bat aurkeztu du. Egungo lehendakaria hiritar askeen Euskadi irudikatzeko gai dela deritzot, egun batetik bestera ezarriko ez diren pedagogi demokratikoaren politiken bultzadaz, giza kontzientziazioaz eta askatasun kulturalaz baliatuta. Elkartasuna agertzen duen Euskadi posiblea dela uste duen lehendakari bat dugula pentsatzen dut; horregatik ari da osasun zerbitzuetan eta giza politiketan erreformak “asmatzen” ongizate estatuaren iraunkortasuna bermatu ahal izateko, kudeatzea zaila izango den biztanleen piramide bat duen gizarte txiki baten. Euskadi iraunkor baten alde egiten du Patxi López lehendakariak, garraiobide kolektibo eta indibidual modernoago eta ekologikoago bati forma ematen ari baitio; zentzu honetan ere, hirurogei milatik gora langile dituen eta urtero lau mila eta bostehun miloi eurotako gastua duen administrazioa razionalizatu eta eraginkorrago bihurtu behar dela konplexurik gabe ari da adierazten. Lehendakariak zalantzarik gabe Euskadi lehiakor baten alde egiten du; hezkuntza eredu berri baterako planak egiten ari da eta ikerketaren, garapenaren, berrikuntzaren eta nazioartekotzearen arloan inbertsioen gehikuntzak sortzeko asmoa du, krisialdi epe honetan.

Etorkizuneko Euskadirako proiektu honi itxura ematea benetako erronka da. Ekidin ezineko erronka, alegia. Euskal herritar guztion erronka bezala sentitzen ez badugu, ordea, iritsiezinezko erronka bat izango da. Eta hau da gobernuaren beste egiteko bat ere.

4 comentarios:

Andertxo dijo...

interesgarria benetan. Eskertzekoa da urteurrenari buruz hitzegitean euskeraz egitea, benetan ezusteko bat izan da. Hala ere, Euskal legebiltzarrean hartu diran erabakiak euskeraren arloan ez jataz bat ere gustatu.
Zure blogean idatzi dozunarekin lotuta, ez dot ezer idatziko,gure ideologia nahiko ezberdina dalako eta ez dot uste zeozer argi aterako genduenik; gainera, zure iritzia da :).
Aldiz, nire blogetik pasatzea gonbidatzen zaitut eta zure iritzia han plasmatzeko!

Ondo izan.

Óscar Rodríguez Vaz dijo...

Noski, baina gonbidapen berdina luzatzen dizut nik! Zure iritzia plasmatzea! Beti ikasten da zer edo zer.

Dena dala, ezustekoa? Zer ba? Sekulako ostikadak ematen dizkiot hiztegiari, baina idatzi idazten dut euskaraz... eta parlamentuan hitzegin ere!

Andertxo dijo...

Dinot ezuztekoa (baina errepikatzen dot, eskertzekoa) zeren eta Gobernuak aurrera atara nahi dauan legea hezkuntza arloan nire ustez, euskerari soilik mintzen deutsalako.

Mila esker nire blogeko komntarioagatik, erantzun egin deutsut barriz ere.

Nahi dot gauza bat argi geratzea: hainbat kritika egiten badodaz ere, ez daukat zekulako intentzinorik mintzeko edota norbait deslegitimatzeko. Bakarrik hori.

Agur!

Ander

Óscar Rodríguez Vaz dijo...

Zer Gobernuaren legeari ari zara ba?