lunes, 20 de julio de 2009

PNV-ren eskaintza benetazkoa al da?

Berri on bat dela iruditzen zait Euzko Alderdi Jeltzaleak kontsentsu politikekin bat egin nahi izatea eta erakundeen egonkortasunaz kezkatuta egotea. Euskal Sozialistok lortutako kontsentsuak berrindartzeko alderdi hau barneratzearen alde agertuko gara eta ahalegin guztiak egingo ditugu helburu hau lortzeko.

PP-rekin lortutako akordioa ez da inolaz ere baztertzailea. Alderantziz, legebiltzar indarrekin beste harreman eta akordioak izatea gaitzen du. Baina EAJ-ri ere bi kontu argi utzi nahi nizkioke. Lehena, Eusko Jaurlaritza gidatzen dutenak Patxi López eta PSE direla. Beraz, EAJ ez dadila nahas, dirudienez, ez bait du bere funtzio berria bere gain behar bezala hartu. Hala nola, beraiek ikusiko dute, baina gero eta denbora gehiago eman liseriketa egiten, orduan eta okerrago.

Eta bigarren kontua, PNV-k benetan erakundeen egonkortasuna lortu nahi badu, ondo legoke erakundeak sortu zituzten tresnak aintzat hartuko balitu: Konstituzioa eta Gernikako Estatutua, alegia. Bada garaia ondo neurtutako anbiguotasunekin bukatzeko: ezin da egun baten Gorte Nagusietan egonkortasuna eskeini eta hurrengo egunean esan Gorte hauek euskal autonomia urratzen dutela edota euskal eskumenak deusezten dituztela.

10 comentarios:

XABIER INTZA dijo...

Beti bezela,sozialistek,orain ere itxura egiten.
Esan egia Oscar,ez zaizue bat ere ez gustatu EAJren proposamena,batez be zuen inoperantzia bistan uzten duelako.Atzo edukitako bilera EAJren proposamenari nunbaiteko "erantzuna" emateko besterik ez da izan,itxurakeria berriz ere, beti bezela sozialistek dauden lekutan foto eta kazetarien tartean.

Bestaldetik,"Eusko jaurlaritza gidatzen dutenak Patxi López eta PSE direla"......humiltasun punttu bat falta zaizue,Oscar,PSEk 25 parlamentari ditu eta gidatu,gidatuko du Eusko jaurlaritza,baña norantzea.....beste batekin eztabaidatu beharko du.
Azkenik Oscar,ez dakit zer lotura duen EAJk konstituzio aurrean duen jarrera eta,krisia dala ta,instituzioen egonkortasuna.Edo zuek zerate ez duzuenok EAJren proposamena ulertu-Ekonomiara mugatzen da,Oscar,besterik ez-edo proposamena oztopatzen hari zarete zuek jakingo duzue zergaitik.
Bukatzeko eskertu nahi dizut zure bloggean askatasunez eta zensurarik gabe idazteko ematen duzun aukera,horrela jarraitzea espero dut,Patxi Lópezen Bloggagatik ez in det gauz berbera esan.
Agurrak.

joseba martin dijo...

Arratsalde on Zarauztik;
Nahiko nuke argitu, nere eritziz, zergatik ari diren EAJkoak hain urduri eta hain amorratuta azken bolada hontan. Nik esango dizuet arrazoi nagusia:
Txolloa bukatu zaielako. Adibide gisa, enpresa publikoetan (EITB, Osakidetza, EuskoTren, etc...) montauta zeukaten txiringitoak itxi beharko dituztelako. Azken batean dana diru asuntuetan. Egin da kalkulatu 10.000etan gutxigorabehera EAJ alderdiak oposaketarik gabe eta izendapen zuzenaren sistemaren bitartez enpresa publika hauetan sartutako kargo altuak eta tartekoak (gehienetan iñolako beharrik gabe, nagusien senideak eta adiskideak izanda eta lanpostu onenenetan jarrita). Orain espero deten bakarra da Euskal Sozialistek PPkoekin batera (zergatik ez?)euren erreformen programakin segitzea eta EAJaren trikimailuak desmontatzea . Eskerrik asko Oscar, nere iritzia argitaratzen uzteagatik.

XABIER INTZA dijo...

10.000?,bakarrik?,tira,tira...datu hori ez duzu ondo,150.000tik gora izan behar dira gutxira jota.....Espainiatik zehar "nazionalista regimenari" ihes joan diren 200.000 lagunen antzera,bai,oso "zientifiko" eta objetiboa dana,beti bezela.
Hala ere,ez begiratu oso urruti "nepotismo" kutsua ikusi nahi badezu,ez begiratu oso urruti......
"Euskal Sozialistek PPkoekin batera (zergatik ez)?....Agian, hauteskunde aurretik,Patxi López "milla aldiz" ukatu zuelako?,Agian,herritarren 61% kontran dagoelako?.
Ez zaizula inporta ez gauz bat ez bestea?,ba dakit,ba dakigu.
Agurrak.

joseba martin dijo...

Nere azkenengo erantzuna izango da hauxe. EAJaren jende berak onartzen du ere pribatuan egin dituzten azpikojokuak eta batzuren aberasketa pertsonala euskal instituzio eta enpresa publikoen kontura abusatzea baino ez dela izan. Ia 30 urtez geroztik, ondo etorriko zaizue denboraldi batez opozizioan egotea. Etzenuten espero baina gertatu da. Izugarrizko beldurra ematen zizuen horrek, baina orain benetan lan egiteko garaia iritsi zaizue. Bestalde, diozu %61aren euskal biztanlegoak PSE eta PPren arteko akordioa ukatzen duela baina hori ez da zuzena. Inkesta hori egin baitzen Lopezen inbestiduraren ondorengo aurrenengo egunetan eta oraindik goizo zen emaitza fidagarri bat lortzeko. Baita ere oso demagogikoa iruditzen zait gaur egungo krisia panoramaren aurrean Eusko Jaurlaritzari inoperantetzat jotzea. Zer gertatu da ba azkenengo 4 hilabeteotan bai Eusko Jaurlaritza, Osakidetza edo EuskoTrenen diruakin? EAJak jarritako buruzagitxoek egin dute lehen bait lehen gastatu alperrikan euren soldatak, primak eta kontratu blindatuak lotzeko. ELA sindikatuaren laguntzakin ez ahaztu.Lotsagarria. Krisiatik ateratzen ahalegindu beharrean zentzurik gabeko greba orokor bat antolatuta (porrot hutsa porzierto) Hor duzue "gudariak" 2009ko Europan!!! Ziur nago, azkenik, gauza batetaz: Sozialistek gauzak behar bezela egin ezkero, 4 urtez baino gehiago geldituko direla Eusko Jaurlaritzan baina ez segitzea EAJaren jokuari, zeren ari desiatzen PP eta PSEren artean istiluak eta ulergaitzak sortzeko. Kontuz, ba, horrekin. Agur bero bat eta suerte!!

XABIER INTZA dijo...

Kontxo,kontxo....PNVko maltzurrak,"pribatuan" hori dana onartzen dute....Hummmmmm...zuk ez zera ba "el país" edo "el diario vasco" ko periodista "independiente"n bat izango?.
Klaro,klaro....ez bazaizue inkesta baten erantzunak gustatzen,inkesta hori ez du balio........gustatzen bazaizue bai.Beti bezela,Socialistek oso objetiboak eta manipulazioetatik ihes,beti bezela.Eta berriz diozut,"nepotismo"ren bila ba zabiltz,ez begiratu oso urruti......
Bukatzeko,"pribatuan" egindako "onarpenak" ba dira zure argudio eta datu sendoenak....hobeto hemen uztea lelo-debate hau.
Agurrak

Anónimo dijo...

Mande?

Óscar Rodríguez Vaz dijo...

Es complicado traducirlo todo 'Anónimo', pero en síntesis q unos no acaban d asumir su papel d oposición y q otros aún estamos tratando d asumir el de gobierno... Espero q no sea un reproche, desgraciadamente no escribo mucho en euskera. Agur

aitor dijo...

Oscar Jauna
berria naiz honetan eta jakin nahi nuke zein izango den zuen euskararekiko politika,izan ere eman dituzuen lehenengo urratsak oso oso kezkagarriak iruditzen zaizkit.Esaten duzue gaztelania arriskuan dagoela euskadin,nola da posible munduko hirugarren hizkuntza euskaragatik arriskuan egotea!!!??? Euskara da hain zuzen arriskuan dagoena eta bihotz-bihotzez bultza eta defenda dezazuela eskatzen dizuet.

Mila esker

Aitor

Óscar Rodríguez Vaz dijo...

Bultzatu eta defendatuko dugu, Aitor. Gure konpromezu orokorrak hemen aurkituko dituzu: http://www.euskaraaskatasunez.com/

Ondo izan eta mila esker zure komentarioagatik. Ea gehiago aurkitzen garen!

aitor dijo...

Aupa Oscar

Mila esker erantzuteagatik eta lehenengoz sentiarazteagatik politiko batzuk jendearengandik hurbil zaudetela. Euskara guztiona da eta guztioi dagokigu bultzatzea eta defendatzea,eta zure euskararen aldeko hitzak oso pozgarriak izan dira niretzat. Ez dut inolako dudarik euskal sozialista guztiak zu bezain euskaltzaleak badira euskararen etorkizuna eder-ederra dela. Ondo pasa oporretan eta laster arte.

Besarkada bat

Aitor