Zeuk erabaki

Azken hiru legegintzaldietan PNV-k eta Ibarretxek euskal gizartearen behin betiko definizioa lantzeko aukeratu dute Eusko Legebiltzarra. Eta orain, euren burua ezeztatzen, agerian utzi dute azken hamar urte hauetan egin nahi izan dutena iruzurra dela. Eta horregatik orain Ibarretxek ez du hitzik ere egiten bere kontsulta edo planari buruz.

Hau da, inauteriak aprobetxatuz, PNV-k eta Ibarretxek “soberanista”-ren trajea galdu omen dute eta badirudi “ekonomista”-ren trajea aurkitu dutela. Baina gauza bat ez dakigu, zer da egia, kanpainan esaten dutena ala ezkutatzen dutena? Zer da egia, azken hamar urteetan esan dituztenak, ala azken hamar egunetan esaten dituztenak?

Legegintzaldia hasi zenetik, hiritarren eguneroko arazoei buruz hitz egin dugula euskal sozialistok Legebiltzarrean, eta gauza bera egiten jarraitzea da gure konpromisu tinkoa. Euskadi hain gaizki ez doala pentsatzen dugu, baina askoz hobeto joango litzateke beste gobernu batekin. Dena den, gure izaerari eusteko, ez ditugu alde batera utziko herritarren berdintasunaren balioak edota erakunde politikoak guztion erakunde izateko beharrak.

Eta gai hauen inguruan, argi eta garbi esan nahi dut guri ez digula axola pertsona bakoitzaren jaiolekuak edo sentimenduek; horixe bakarrik direlako, pertsona bakoitzarenak. Baina ez dugu inoiz onartuko inork esatea sozialistok euskaldunak ez garela, euskara ez dugula maite, Euskadi ez dugula sentitzen edo herri honen arazoak ez ditugula ezagutzen, ez.

Lehenik eta behin, gure alderdiak PNV-k baino urte gehiago dauzkalako. Orobat, ez delako posible Euskal Herriaren historia ulertu, alderdi sozialista ahazten badugu. Baina batez ere, egunero-egunero gure bizitza arriskuan jartzen dugulako, milaka euskal hiritar defendatzeko eta beraien arazoei konponbideak bilatzeko.

Aldaketa lasai baten bidez, ziur nago bizipozarekin ekingo diogula etorkizunari. Geure konplexutasuna aldarrikatuz, eta geu txikiagotzen, sailkatzen eta elkarren kontra jartzen saiatzeko erabili dituzten eskemak apurtuz.


Comentarios

Unai ha dicho que…
Ba bai, EAEko gizarteak erabaki egin du... Eta erabaki du Ibarretxe nahi duela Lehendakaritzan.

Baina arabarron botoak gehiegizko balioa dauka eta españolistok irabazi dituzue eserleku gehien.
Óscar Rodríguez Vaz ha dicho que…
Mucha calma, Unai. Ahora te contesto a través de un post. Un abrazo
Unai ha dicho que…
Me gustaría ver a López tratando de lograr el voto de Aralar, EA y EB para la investidura.

Esa sí sería una alternativa transversal, como lo hagáis con PP y Rosa Díez...
Óscar Rodríguez Vaz ha dicho que…
A mí me da que tú no votaste a López. No obstante, y en el caso de que nos tocase formar gobierno, trataremos de que tú también te sientas cómodo. En cualquier caso, creo que los últimos 10 años de gobierno han sido de todo menos transversales y no parece que eso haya preocupado tanto. Un abrazo. Agur
Unai ha dicho que…
López ha sido el que lleva meses y meses hablando de acuerdos transversales, etc...

Los gobiernos del GV seguro que no lo han sido, pero contaban con mucho más número de votos que uno de Psoe+PP+Rosa Díez.
Óscar Rodríguez Vaz ha dicho que…
Qué pasa, que el frentismo está más justificado si se poseen más votos?

Entradas populares de este blog

Pan y circo

De aquellos polvos, estos lodos