El Parlamento vasco condena las amenazas de ETA contra el TAV

Agian eztabaida hau askotan eduki dugu Legebiltzarran, baina ez naiz nekatuko hontaz hitzegiten... Hor doa nire gaurko interbentzioa:

"PPrekin ados gaude esaten dutenean kezkagarriak direla ETAk gure herriarentzat funtsezkoak diren azpiegituren aurka burututako ekintzen aurrekariak eta terroristen mehatxuak ez direla txantxetakoak. Horregatik, guk ere pentsatzen dugu euskaldunok irmotasunez erantzun behar dugu berriro ere. PPk bere legezbezteko proposamenean adierazten duen bezala, guk pentzatzen dugu beharrezkoa dela Legebiltzarrak berriz ere adierazpen bat egitea gai honi buruz, hiru ardatzetan oinarrituta: Euskal Y grekoa gure garapen ekonomiko eta sozialarentzat funtsezkoa den azpiegitura dela defendatzeko; langile eta enpreseei gure solidaritatea adierazteko; demokraten batasuna terrorismoaren aurka eta Euskadiren etorkizunaren alde nabarmentzeko.

Lehenengo ardatzari buruz, esan nahi dut gure gizartearentzat eta herri bezala dugun etorkizunarentzat, beharrezkoa eta estrategikoa da azpiegitura hau. Benetan Euskal Hiri batean bihurtuko gaitu. Bi orduko radio batean hamar milioi biztale edukiko ditugu. Herri hau aldatuko du, beste lurralde eta pertsonengana zabalduz. Ekialdea eta Hegoaldea, Espaina eta Europa guztiatik gertuago egongo gara.

Eta nabarmendu egin nahi dut, bizi dugun egoera ekonomiko honetan, Gobernu Zentralak gure aldeko apustua egiten du, Euskadiren etorkizunean sinisten du eta gizarte honetan inbertitzen du. Izan ere, lau koma biko milloi euroko inbertsio honek –Euskadiren historiako inbertsiorik handiena–, zortzi mila lanpostu baino gehiago sortuko ditu eta barne produktu gordinaren ehuneko bat koma hiruko hazkundea ekarriko du.

Bigarrengo ardatzari buruz, legezbezteko proposamenak euskal enpresen eta beren langileen aurka gertatzen ari diren erasoak argi eta garbi gaitzesten ditu. Ados gaude adierzpen honekin ere. Esan ohi dugu, lan hau aurrera eramateko beraien onena ematen ari diren langileak direla. Beste herrialdetatik aurrerapenaren alde lan egitera etorritako langileak dira hauek. Duela berrogei urte herri hau krisi egoeratik altxatzen laguntzera etorri zirenak bezalaxe, pertsona hauek behar ditugu egungo egoera larria zeharkatzeko. Haien gabe Euskadi ez litzateke den bezalakoa izango. Pertsona hauekin batera biharko Euskadia eraikiko dugu.

Eta hirugarrengo ardatzari buruz, adierazi nahi dugu ETAk f"aszismoaren azken elementua dela. Faszismo hutsa inposatu nahi dutelako herri honetan eta modernotasun eta aurrerapen guztien aurka egiten dutelako. Alderdi demokratiko guztien batasuna da bidea ETAri argi eta garbi esateko nahi duten jarrera hartuta ere, ez dutela azpiegitura hau geldituko, gizartea ez baitdute geldituko. Proiektu honek diseinatua dagoen bezala argia ikusiko du. "

Albistea El Correo-n irakur dezakezu...
http://www.elcorreodigital.com/alava/20081017/mas-actualidad/politica/parlamento-vasco-condena-maxima-200810171359.html

Comentarios

Entradas populares de este blog

Pan y circo

De aquellos polvos, estos lodos